Amaren Eskuak | Mireia Gabilondo | Nereak 38 urte ditu. Bizitza familiarra eta profesionala uztartu nahi dituen ama bat da. Egunkari bateko erredakzioan egiten du lan. Egun batetik bestera, ordea, Nereak bere bizitzan duen desoreka handitu egingo da bere ama Luisa, memoria galtzen hasita, ospitalera eramango duten egunean. Nerea errudun sentituko da, erreakzionatu ez zuelako amaren gaixotasunaren lehen arrastoak agertu zirenean; eta, une hartatik aurrera, Luisaren ordulariak iraganera jauzi nola egiten duen ikusiko du. Luisak ez du bere alaba ezagutuko eta Nereak, berriz, ez du ulertuko zergatik bere amak German izeneko mutil batengatik galdetzen duen.
Euskara Pantaila Handian
Euskara Pantaila Handian egitasmoa Izaskun Arrue Kulturguneak eta Gasteizko Hegoalde Euskaltegia, Udaberria Euskaltegia eta IKA euskaltegiak elkarlanean antolatzen duten jarduera da.
Hauen bitartez, euskarazko pelikulak pantaila handian ikusteko aukera luzatzen zaie Gasteizko euskaltegietako ikasleei eta proiekzioarekin batera unitate didaktiko bat lantzen dute.
*Euskaltegietako ikasleentzako jarduera itxia
