ZTIAM erronkak | Neguko oporretan, umeentzako zientzia eta teknologia tailerra | 7-10 urte bitarteko haurrentzat (Z)ientzia-(T)eknologia-(I)ngetiaritza-(A)rtea eta (M)atematikak lantzeko tailer bereziak antolatu ditugu Elhuyarrekin, Neguko oporretan. Lau saio izango dira (abenduak 26-27 eta urtarrilak 2- 3) eta saio bakoitzean esperimentu eta jarduera desberdinak egingo dituzte umeek, zientziaren eta teknologiaren magia gertutik bizitzeko. Saio bakarrean, bitan, hirutan edo guztietan parte hartu ahal izango dute, bakoitzean ikaskuntza eta emozio berriak bizitzeko aukera izanik! Egun bakoitzeko jolas, esperimentu, tutu, tresna teknologikoen bidez erronka ezberdinak gainditu beharko dituzte. Ausartuko zara?
Ez galdu aukera, eta eman izena!
