Skip to main content

AGENDA

Loading Gertaera

« Egun Gertaera

  • This gertaera has passed.

AIORA URBIETA. Etxe barruko botanika I

Urriak 4 | 17:30 - 19:00

IAK_agenda_EBB2

Zure leihoak apaindu!

Zure leihoak apaindu! Etxe barruko botanika zikloaren lehen lantegia da. urriak 4, ostirala, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara loreontziak nola prestatu eta margotzeko tailerra burutuko da Izaskun Arrue Kulturgunean 4 eta 7 urte arteko umeekin hartu ahalko dute parte eta senide edo arduradun batekin batera burutuko dute tailerra.

Saio honetan haziak landatzeko lehen urratsak emango ditugu: loreontziak margotu, lurra landu eta haziak erein. Hazitegi ezberdinetan haziak landatzeko lehen pausuak emango ditugu. Urtaroari dagokien landare bat, fruitu bat eta barazki bat landatuko ditugu. Gainera, landareen hazkuntza prozesuari jarraipena emateko, astez aste marraztu dezazun koaderno pertsonalizatu txiki bat eramango duzu etxera. Loreontziak margotu, lurra landu, haziak erein eta marraztu!

Etxe barruko botanika tailerrak familia giroan euskararen erabilera sustatzeko guneak eskaintzea dute helburu. Udazkeneko ziklo honetan familiartean parte hartzeko Etxe barruko botanika tailerrak eskainiko ditugu urriko lau ostiraletan, urriak 4, 11, 18 eta 25ean, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara. Saio bakoitza lorezaintzaren alderdi bati zuzendua egongo denez gero, saio guztietan izena eman edo saioetan banaka izena emateko aukera egongo da.

Aiora Urbieta (Zestoa, 1990)

Aiora Urbieta lorezaintza eta etxeko burujabetzari lotutako lantegietan aditua denak urtaro bakoitzeko landare eta barazkiak zein lekuan lekuko haziak lantzen ditu. Etxe barruko botanika tailerretan ume eta familiei jolasaren eta eskulanen bidez etxe barruko landareen zaintzan lehen hastapenak emateko aukera emango die. Saioz saio, bere laguntzaz eginiko haziegiak, lorontziak, kuadernoak eta lorezaintzako tresnen bilduma pertsonala handitu ahalko dugu.

Materiala

Ez ahaztu zikintzeko aproposa den arropa ekartzea!

IZEN-EMATEA

Familia-jarduerak

Xehetasunak

Data:
Urriak 4
Ordu:
17:30 - 19:00
Gertaera Kategoria: