Skip to main content

AGENDA

Loading Gertaera

« Egun Gertaera

AIORA URBIETA. Etxe barruko botanika II

Urriak 11 | 17:30 - 19:00

IAK_agenda_etxebarrukobotanikaII

Landareak elikatu

Etxe barruko botanika zikloaren bigarren saioa Landareak elikatu tailerra izango da. Urriak 11, ostirala, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara landareak ureztatzeko, lurra elikatzeko eta intsektuak usatzeko trikimailu ezberdinak ikasi eta praktikan jarriko ditugu Izaskun Arrue Kulturgunean. 4-7 arteko umeek hartu ahalko dute parte eta senide edo arduradun batekin batera burutuko dute tailerra.

Konposta modu sinplean nola egin ikasiko dugu, eguneroko jakien hondakinak aprobetxatuz (platano eta arrautza azalak, errautsak, kafe hondarrak…) lurra elikatzeko erabiltzen ikasiko dugu. Gainera, landareak babesteko nahasketa sinple bat egin eta ikasleen artean banatuko dugu etxera konposta eta landareak ureztatzeko ur-nahasketa eraman dezaten.

Etxe barruko botanika tailerrak familia giroan euskararen erabilera sustatzeko guneak eskaintzea dute helburu. Udazkeneko ziklo honetan familiartean parte hartzeko Etxe barruko botanika tailerrak eskainiko ditugu urriko lau ostiraletan, urriak 4, 11, 18 eta 25ean, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara. Saio bakoitza lorezaintzaren alderdi bati zuzendua egongo denez gero, saio guztietan izena eman edo saioetan banaka izena emateko aukera egongo da.

Aiora Urbieta (Zestoa, 1990)

Aiora Urbieta lorezaintza eta etxeko burujabetzari lotutako lantegietan aditua denak urtaro bakoitzeko landare eta barazkiak zein lekuan lekuko haziak lantzen ditu. Etxe barruko botanika tailerretan ume eta familiei jolasaren eta eskulanen bidez etxe barruko landareen zaintzan lehen hastapenak emateko aukera emango die. Saioz saio, bere laguntzaz eginiko haziegiak, lorontziak, koadernoak eta lorezaintzako tresnen bilduma pertsonala handitu ahalko dugu.

Materiala

Ez ahaztu zikintzeko aproposa den arropa ekartzea!

IZEN-EMATEA

Familia-jarduerak

Xehetasunak

Data:
Urriak 11
Ordu:
17:30 - 19:00
Gertaera Kategoria: