Hizkuntza murriztuen aniztasuna, ikuspegi monoglotatik haratago.
Leo Bueriberi (Guinea Ecuatorial, 1998) | Leo Bueriberi euskaldun berria, esataria, bakarrizketalaria, DJa, komunikatzailea eta ikus-entzunezkoetan, irratian eta telebistan kolaboratzailea da. Arrazismoaren aurkako militantziaz gain, transfeminista dekoloniala eta LGTBI+ eskubideen aldekoa da.
Ainhoa Pardina Arenaza (Bergara, 1997) | Ainhoa Pardina Arenazak betidanik euskararen borroka oso barruan sentitu izan duenez, euskarari lotutako militantzia akademiarekin uztartzea erabaki zuen. Hala, Euskal Ikasketen gradua eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia masterra egin zituen EHUn. Gaur egun, unibertsitate berean doktoregaia da, Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia programan. Soziolinguistikan aritzen da eta zehatzago, Nafarroako eremu mistoko herri bateko euskal hiztun gazteen hizkuntza sozializazioa du aztergai.
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko urriaren 29a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko urtarrilak 27
