NORA | Lara Izagirre Garizurieta | Norak 30 urte ditu, bere aitona argentinar Nicolasekin bizi da eta bere laguna den Meriren seme-alabak zaintzen ditu maiz. Herriko aldizkarian horoskopoa idazten du, bere ametsa bidaien idazlea izatea den arren. Aitonaren heriotzak, Dyane 6 zahar bat utziko dio oinordetzan. Oso gaizki gidatzen duen arren, Nora Road Trip bat egitera animatuko da Euskal Herriko kostaldetik, azkenean aitonaren errautsak amonaren ondora eramateko. Bideak laster erakutsiko dio ez dela bidaiari petoa eta bere ametsa ez zela benetan nahi zuena, biaizk eta libre izateko, hazteko, zauriak ixteko eta lehen aldiz zoriontsu izateko aitzakia zen.
Euskara Pantaila Handian | Euskara Pantaila Handian
Euskara Pantaila Handian egitasmoa Izaskun Arrue Kulturguneak eta Gasteizko Hegoalde Euskaltegia, Udaberria Euskaltegia eta IKA euskaltegiak elkarlanean antolatzen duten jarduera da. Hauen bitartez, euskarazko pelikulak pantaila handian ikusteko aukera luzatzen zaie Gasteizko euskaltegietako ikasleei eta proiekzioarekin batera unitate didaktiko bat lantzen dute.
*Euskaltegietako ikasleentzako jarduera itxia
