Nori zuzenduta: DBHko ikasleak eta beraien familiak
Ogiak hizketan baleki | Tokiko historia ikuspegi kritiko eta feminista batetik berrikusteko proposamen zirikatzailea.
Gasteiz, 1836. Lehen Karlistaldian gaude. Josefa de Mujikak bere senarra -ogibidez okina- publikoki exekutatuko duten eguna itxaroten du. Traizioa egotzi diote. Baina, zer dago kondena horren atzean? Kontatu diguten historia horrela gertatu al zen benetan? Antzerkia, kazetaritza, performancea eta teknologia uztartzen dituen ikuskizuna, isilarazi nahi izan den emakume baten begietatik kontatua. Hizkuntza garaikidean idatzitako kronika historikoa.
TELOIA IREKI AURRETIK | Beñat Etxepare | Gasteizko Beñat Etxepare proiektuak arte eszenikoen eta hezkuntza komunitatearen arteko elkarlana bultzatzen du. Ikastetxeei zuzenduta dago, eta antzerki-ikuskizunak bitartekaritza-jarduerekin bateratzen ditu. Izaskun Arrue Kulturgunearekin lankidetzan, familientzako saioak ere proposatzen ditu, non gurasoek eta seme-alabek antzerkian biziko duten esperientzia parteka dezaketen jolasaren eta elkarrizketen bidez. Proiektu honen barruan, Izaskun Arrue Kulturguneak Teloia ireki aurretik programa osatuko du. Ane Arrugaetak gidatuko dituen saio hauek antzerkia ikusiko duten ikasleei eta haien gurasoei eskainita daude, helburu izanik antzerkian jasoko den esperientzia amankomunean jartzea eta familia osoari lan eszenikoaren inguruan hausnartzeko tresnak eskaintzea.
__
Oharrak:
![]()