TopAraba | DEIALDIA |Topaketetan parte hartzen dutenek TopAraba deialdian izena emateko aukera izango dute, nahiz eta hori ez den parte hartzeko derrigorrezko baldintza. Deialdiaren helburua, topaketetan hasiera edo garapena izan duten sormen-proiektuak garatzeko baliabide ekonomiko, tekniko zein materialak eskaintzea izango da. Hortaz, 5.000 €-ko diru poltsa banatuko da, Vital Fundazioaren laguntzaz, eta gehienez bi proiektu babestuko dira.
*TOPA-rekin elkarlanean
