Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

TELOIA IREKI AURRETIK. Moko

Urtarrilak 31 | 18:00 - 19:30

Nori zuzenduta:Lehen Hezkuntzako (2. eta 3. zikloa) ikasleak eta beraien familiak

Moko | Doluminetik edertasuna sortzen duen istorioa, bihotzarekin begiratzen irakasten duena.

Moko haur arrunta zen, istripu batek bere aurpegia eta bizitza guztia aldatu zituen arte. Bere itxuragatik baztertua, dohain berezi bat aurkitzen du: airean hitzak ikusteko eta hauek poesia bihurtzeko gaitasuna. Horri esker, jada ez da munstro bat besteentzat, baizik eta herriko poeta: Bilintx. Bazterketa eta onarpenaren, zaurien eta edertasunaren inguruko istorio hunkigarria, txotxongiloekin eta poesiaren bidez kontatua.

TELOIA IREKI AURRETIK | Beñat Etxepare | Gasteizko Beñat Etxepare proiektuak arte eszenikoen eta hezkuntza komunitatearen arteko elkarlana bultzatzen du. Ikastetxeei zuzenduta dago, eta antzerki-ikuskizunak bitartekaritza-jarduerekin bateratzen ditu. Izaskun Arrue Kulturgunearekin lankidetzan, familientzako saioak ere proposatzen ditu, non gurasoek eta seme-alabek antzerkian biziko duten esperientzia parteka dezaketen jolasaren eta elkarrizketen bidez. Proiektu honen barruan, Izaskun Arrue Kulturguneak Teloia ireki aurretik programa osatuko du. Ane Arrugaetak gidatuko dituen saio hauek antzerkia ikusiko duten ikasleei eta haien gurasoei eskainita daude, helburu izanik antzerkian jasoko den esperientzia amankomunean jartzea eta familia osoari lan eszenikoaren inguruan hausnartzeko tresnak eskaintzea.

__

Oharrak:

  • Beñat Etxepare antzokira joango diren ikastetxeen familiei zuzendutako jarduera itxia izango da hau; horregatik, haur bakoitzeko familiako heldu batek parte hartu beharko du, eta heldu bakoitzak bi haur edo nerabeekin etorri ahal izango da.
  • Eskolek emango diete gurasoei “Teloia ireki aurretik” bitartekaritza-saioan izena emateko aukera, haien seme-alabek ikusiko duten antzezlana baino hilabete lehenago.
  • Jarduera euskaraz izango den arren, euskaraz ez dakiten gurasoek ere parte hartu ahal izango dute, xuxurlariak egongo baitira.

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.