Skip to main content

FAQ

Zalantzaren bat daukazu kulturgunea eta bertan egiten diren jardunaldien inguruan? Hemen uzten dizugu egiten diren hainbat ohiko galderen erantzunak.

Non dago Izaskun Arrue Kulturgunea?

Kulturgunea Ruiz de Bergara Jauregian kokatuta dago, Gasteizko Alde Zaharrean. Sarrera nagusia Errementari kaleko 30-32 zenbakian dago, eta taberna, aldiz, Zapatari kalean, taberna 33. zenbakian. Ikusi mapan (kontaktuaren orrialdera esteka).

Noiz dago irekita Izaskun Arrue Kulturgunea?

Eraikina egitarauko jardueren arabera egongo da irekita.
Bulegoko ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara da.

Non erosi ditzaket sarrerak?

Ekitaldietarako sarrerak Izaskun Arrue Kulturgunearen webgunean bertan eros ditzakezue (estekatuta sarrerak erosteko botoira). Jarduera jakin baten sarrerak nahi badituzue, jardueratik bertatik erosteko aukera izango duzue.

Sarrerak inprimatuta eraman behar al ditut?

Ez, nahikoa da sarrerak telefono mugikorretik erakutsita. Gainera, nahiago genuke, ingurumena zaintzeko, papera aurreztuz sarrerak inprimituko ez bazenitu.

Ekitaldia bertan behera gelditzen bada edo dataz aldatzen bada, zer egin behar dut?

Ekitaldia bertan behera gelditzen den kasuetan, dirua automatikoki itzuliko dizugu. Prozesuak egun batzuk iraun dezake.

Ekitaldia dataz aldatzen denean, kasuan kasu aztertuko dugu zer egin. Ekitaldiaren orrialdean aurkituko duzu informazio eguneratua. Aldaketen berri eposta bidez ere jakinaraziko dizugu.

Ez zaizkit sarrerak e-mailera iritsi.

Gerta liteke. Hasteko, begiratu zure postontziko spam-en karpetan, ea hor dauden. Ezezkoa bada, begiratu erosketa prozesua ongi egin duzun eta bertan eposta helbidea ongi idatzi ote duzun. Erosketa ondo egin bada, erosleen zerrendan egongo da zure izena. Oraindik arazoak badituzu, idatzi komunikazioa@lazarraga.eus helbidera.

Ekitaldi bat aurrera eraman nahi duzu Kulturgunean? Edo gure egitaraurako zure kultura-proposamena bidali nahi diguzu?

Proposamenak jasotzeko ataria erabili dezakezu zure proposamena guri helarazteko edo kultura@lazarraga.eus helbidera bidali dezakezu zure proposamena. Proposamena aztertu eta epe laburrean erantzungo dizugu.

Kulturgunean zerbait ahaztu edo galdu duzu?

Jar zaitez gurekin harremanetan honako helbidean (komunikazioa@lazarraga.eus ) eta ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.

Mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako egokituta al daude espazioak?

Bai, espazio guztiak mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako egokituta daude.

Kultur programazioan ekarpenik egin nahi duzu?

Idatz iezaguzu kultura@lazarraga.eus helbidera. Proposamena aztertu eta epe laburrean erantzungo dizugu.

Lazarraga Kultur Elkarteko bazkide izan behar al naiz Izaskun Arrue Kulturguneko ekitaldietaz eta zerbitzuetaz gozatzeko?

Ez, baina Lazarraga Kultur Elkarteko bazkide izanda, deskontuak eta abantailak izango dituzu.

Nola egin naiteke Lazarraga Kultur Elkarteko bazkide? Zein onura izango ditut?

Lazarraga Kultur Elkartearekin kolaboratzen baduzu, euskal kultura eta euskara babestuko dituzu. Izaskun Arrue Kulturgunearekin elkarlanean aritzen bazara, sormena, adierazpen artistiko ezberdinak eta euskararen erabilera sustatzen duen kultura-proiektu baten garapenean parte hartuko duzu. Erronka honetan bidelagun izateaz gain, jaso zuretzat beren-beregi pentsatutako onura sorta: informazio pertsonalizatua jaso, proiektuan parte hartu, kultura-eskaintzak, mertxandisinga, beherapenak…
Lazarraga Kultur Elkarteko bazkide egiteko: HEMEN

Izaskun Arrue Kulturguneko Errementari kaleko sarrera