Skip to main content

LAZARRAGA KULTUR ELKARTEA

formak-lazarraga-1
2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko elkarte kulturala da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.
Palacio-Montehermoso-Oihaneder-Euskararen-Etxea-qué-ver-en-Vitoria-Gasteiz
Proiektu horren lehenengo zutabea, Oihaneder Euskararen Etxea, 2014an jarri zen martxan Montehermoso Kulturunean Gasteizko Udalarekin adostuta. Urte horretatik 2022ko ekainean itxi zen arte, Lazarraga Kultur Elkartea izan da proiektuaren kudeatzailea. Egitasmo hau euskarazko aisialdiari eta kulturgintzari lotuta egon da, eta euskaltzaleen eta kulturzalen arnasgune bilakatu da. 66.500 lagun baino gehiago hurbildu dira Euskararen Etxean antolatu diren 900 jardueratara, eta 50 talde baino gehiagorekin aritu da elkarlanean elkartea.
Izaskun Arrue kulturgunea, Lazarraga Kultur elkarteak kudeatzen du
Proiektuaren bigarren zutabea, hots, Gasteiz Antzokia, 2023tik aurrera Izaskun Arrue Kulturgune berrian garatuko da, Euskararen Etxearekin batera. Ekimena Gasteizeko Udalak ahalbideratu du, eta Lazarraga Kultur Elkarteak gidatuko du.

BALIOAK

EUSKAL ETA KULTUR ZALETASUNA

Elkartearen xede nagusia kulturaren bitartez euskararen erabilera eta ezagutza sustatzea denez, elkartea osatzen duten bazkideek jarrera euskaltzalea eta kultur zalea izatea da helburua.

ELKARLANA

Azpiegitura kulturala erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlanaren emaitza da. Halaber, komuneko interesak eta helburuak dituzten euskalgintzako, kulturgintzako eta beste esparruko eragileekin elkarlana bultzatuko eta sustatuko da.

ERANTZUNKIZUNA

Gizartearekiko erantzulea, arduratsua, gardena eta profesionala. Baliabide publikoak erabiltzen diren heinean, eta elkarteak helburu kolektibo baten ordezkaritza duen neurrian, ardura hori izan behar du.

ERRESPETUA ETA KONFIANTZA

Elkartea osatzen duten kideen arteko errespetua eta konfiantza erakundearen oinarrietako bat da. Erakundeko bazkideen iritziak entzun, errespetatu eta baloratuko dira. Adostutakoa errespetatuko da eta errespeturik gabeko edozein jokabide baztertuko da. Elkartea osatzen duten kideen lanarekiko konfiantzak talde-lana erraztuko du.

PARTE-HARTZEA

Elkarteak ahalik eta egitura horizontaltasunaren alde egiten du, eta horren ondorioz, elkarteko kideen parte-hartzea sustatuko du. Elkartearen barne-egiturak, erabakiguneek eta prozedurek asmo horri erantzuten diote.

BERRITZAILEA

Egitasmo arrakastatsua eta iraunkorra izateko hain aldakorra den inguruneko beharrei erantzun behar die. Xede horrekin erakundea osatzen duten esparru guztietan aldaketa berritzaileak bultzatuko dira momentu oro.

ETENGABEKO HOBEKUNTZA

Erakunde erreferente bilakatzeko eta kalitatezko eskaintza egiteko etengabeko hobekuntza ezinbestekoa da. Prozesu honen baitan baliabideen optimizazioa, esparruen eta jardunaren ebaluazioa, eraginkortasuna eta kudeaketa eredu berritzaileak izango dira kontuan hartuko diren irizpideak.

KULTURA ETA EUSKARA ETA 

KULTURA ETA EUSKARA ETA 

KULTURA ETA EUSKARA ETA 

KULTURA ETA EUSKARA ETA 

KULTURA ETA EUSKARA ETA 

HELBURUAK

zenbakiak-1
Euskara eta euskal kultura sustatzea
zenbakiak-2
Euskal kulturaren ikerkuntza nahiz sorkuntza bultzatzea
zenbakiak-3
Euskara hizkuntza gisa aztertzea
zenbakiak-4
Euskarazko kultur adierazpide orori erakusleihoak eskaintzea: euskarari lehentasuna eman, euskaraz programatu eta euskaraz sortzeko gune egokiak eskaini
zenbakiak-5
Euskararen erabilera bultzatzea eta aberastea, euskara gizarte osora zabaltzeko eta Gasteizko euskaldunok elkar ezagutzeko