Kulturaren bidez euskararen normalizazioan eragin nahi duen proiektua da Izaskun Arrue Kulturgunea (IAK). Bere funtzio guztietan euskara erabiltzeko topagune kulturala izan nahi du, eta, gainera, plurala, parte-hartzailea
eta sortzailea
Izaskun Arrue Kulturgune (IAK) berri honen proiektua Oihaneder Euskararen Etxearen erreleboa hartzeko jaio da. Kultura-ekipamendu bat izatetik harago, kultura-proiektu integrala izateko bokazioa du, kulturaren kate osoa (sormena, ekoizpena, taularatzea/erakustea, komunikazioa…) landu, eta Gasteizko kultura-dinamika suspertzeko gogoa, euskaratik eta euskaraz.
HELBURUAK
Euskararen erabilera sustatzea eta hizkuntzaren ikasketan sakontzea.
Euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten eragileen topagune erreferente izatea.
Euskal kultura zabaltzea eta sustatzea.
Euskarazko kultura-sorkuntza sustatzea.
JARDUERA ILDOAK
SORTU
Kultura-sorkuntza euskaldunean ari direnei edo horra hurbildu nahi dutenei lagunduko zaie (sorkuntza prozesuaren edozein fasetan daudelarik); beren sorkuntza sustatuko da, eta prozesuetan bidelagun izango… langintza horretan egitea eta eragitea bilatuko da.
ERAKUTSI
Euskal Herri osoan sortzen diren kultura-proposamenen erakusleiho izango da Izaskun Arrue Kulturgunea, eta euskal sortzaileentzako erreferentziazko gune bilakatuko da. Bereziki, ekintza positiboko neurriak jarriko dira abian, gure gizartean generoagatik dauden desberdintasunak ezabatzeko.
IKASI
Prestakuntza osoa eta partekatua, irekia eta iraunkorra. Sorkuntzarako prestatu eta konfiantza emateaz gain, hizkuntzaren prozesuak hobeto ulertzeko aukera emango da eta genero ikuspegia aintzat hartuko da.
HAUSNARTU
Euskal kulturaren sustapenaren inguruan, eta honek euskararen erabileran eta normalizazioan izan dezakeen eragina aztertzeko, eragile ezberdinak elkartu eta hausnarketa kolektiboak egingo dira.
HAZI
Kultura-sorkuntzan, programazioan eta antolakuntzan aurrera egin nahi dutenei hazteko aukera ezberdinak emango zaizkie; bide horretan laguntzea eta lanabesak eskaintzea ezinbestekoa izango da.
BIZI
Hizkuntza batean bizitzeko eta bere kulturaren parte izateko, jarduera eta esperientzia gozagarriak eduki behar direnez, ondo pasatzeko ekintza anitz eta zerbitzu ugari eskainiko da.
LAGUNTZAILE ETA BABESLEAK
SARE HAUEN PARTE ERE BAGARA
