Skip to main content

LEGE OHARRAK

Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu iak.eus Interneteko domeinuaren titularra honako hau dela: Lazarraga Kultur Elkartea.

BALDINTZA OROKORRAK:

Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da webgunean; sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu.

Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari.

Bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin. Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman IAK, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

IAKk ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. IAKk espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

www.iak.eus webguneak beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere webgune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. IAKk ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

IAK ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. IAKk ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

IAKk beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. IAKk ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

ERREGISTROAK ETA HARPIDETZAK:

Webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko beharrezkoa da datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du.

Erabiltzaileak 14 urte ez baldin baditu, bere guraso edo tutore legalen baimena eta onespena beharko du datu pertsonalak emateko. Erabiltzailearen ardura eta betebeharra izango da emandako datuen zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea. IAKk ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.

Galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, IAKk, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo. IAKn hainbat zerbitzutan erregistratzeak edo horietara harpidetzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela IAKren baldintza orokorrak eta pribatutasun politika.

ALDAKETAK:

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta IAKk noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko.

Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. IAKk eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

JURISDIKZIOA:

IAKren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du.

Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, IAK eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Gazteizko Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, IAKk zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA:

  • Tratamenduaren arduraduna: Lazarraga Kultur Elkartea
  • Tratamenduaren arduradunaren kontaktu datuak:
    • Done Jakue hiribidea 39. 01003 Vitoria-Gasteiz 
    • 747047841– administrazioa@lazarraga.eus – www.lazarraga.eus
  • Tratamenduaren xedeak:
    • IAKk antolatzen dituen ekitaldi eta proposamenen berri eman
    • IAKk antolatutako ekintzetan parte hartzeko zerrendak osatu
    • Datuak estadistika azterketak egiteko erabili ahalko dira, beti ere taldeka eta modu anonimoan
  • Tratamenduaren legitimazioa edo oinarri juridikoa:
    • 39/2015 Legearen 21.1 artikulua: Administrazioa behartua dago ebazpen espresua eman eta jakinaraztera prozedura guztietan, edozein dela ere prozedura hasteko modua.
    • DBAOko 6.1.c) artikulua: Tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko.
  • Hartzaileak:
    • Interesdunek esplizituki baimena ematen dute IAKk aipatu helburuen araberako datuen erabilera egin dezan.
    • Datuak babesteko delegatuaren bitartez, pertsona interesatuak datuak ikusi ditzake, aldatzeko eskatu, edo, hala behar bada, datuak ezeztatzeko eskatu, horien kontra agertu edo tratamendua mugatzeko eskatu.
    • Datuak ez zaizkie hirugarren pertsonei emango
  • Gordetzeko epea:
    • Datuak gorde egingo dira, jaso ziren xederako eta/edo xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litekeen erantzukizun oro preskribatzeko legez ezarritako epeak iraungi bitartean.
    • Horrez gain, gorde egongo dira baita pertsona interesatuarekin izandako harremanetik eratorri litezkeen erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko aurreikusitako epeak iraun bitartean. Orobat, artxibategi eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko zaie datuei.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA:

Jabetza intelektualari buruzko nazioarteko lege eta tratatuek babesten dituzte Webgune honetako edukiak. Horrek, modu adierazgarrian baina ez sakonean, honako hauek hartzen ditu barne: webgunearen programazioa, diseinua, egitura eta datu baseak; testuak, irudiak, soinuak eta ikus-entzunezkoak. 

IAKk baimendu egiten du webgune horretan eskuragarri dauden edukiak erabiltzea, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 (CC BY-SA 3.0) lizentziaren bidez.

Lizentzia horrekin bat, honako hauek egin ditzakezu: Lana partekatu, kopiatu, banatu, exekutatu eta komunikatu, lan deribatuak egin eta lan horren erabilera komertziala egin. Honako baldintza hauekin: 

  1. Aitortza. Lanaren kredituak egileak edo lizentziagileak zehazten dituen modu zehatzean ezagutarazi behar ditu (ez haien babesa edo haiek lanarekin egiten den erabilera babesten dutela iradokitzen duen moduan).
  2. Lizentzia beraren barruan partekatzea. Lan hori aldatzen edo eraldatzen bada, edo lan deribatu bat sortzen bada, haren berbera den lizentzia batekin bakarrik banatu daiteke sortutako lana. 

“IAKren” izendapena (eta logotipoa) eta marka-irudiaren erabilera baimentzen da, betiere, haren jarduera eta ekimenak berariaz eta leialtasunez aipatzen badira, IAKren marka-irudiarekin bat eta horren gainean inolako eskubiderik esleitzea barne hartu gabe. 

Erabiltzaile batek IAKk antolatutako jarduera batean gauzatutako edozein eduki bidaltzen edo ematen badu, IAKri emango dizkio haren eskubideak, modu ez-esklusiboan, denbora- edo toki-mugarik gabe, zehazki haren erreprodukzio, komunikazio publiko, banaketa eta eraldaketarako, hori euskarri ukigarri edo ukiezinetan finkatzea barne, dohainik. Bestalde, IAKk hitz ematen du eta bermatzen du edukiak aurreko puntuetan ezartzen diren baldintzekin bat erabiliko direla.