Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Curabitur nec pharetra ligula, a consectetur est.
ARAUTEGIA
Ezagutu eraikinaren arautegia eta gogoan izan bete beharreko arauak. Zalantzarik izanez gero jarri harremanetan eraikineko arduradunarekin.
ENPLEGUA
Kultura teknikaria (ITXITA)
Eskaintzaren deskribapena:
Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da. Egun, Izaskun Arrue kulturgune berriaren kudeaketaz arduratzen da elkartea. Kultura-programazioaren esparruko teknikari bat kontratatzeko lan deialdia ireki da.
Lanpostuaren eginbeharrak:
- Kultura programazioaren osaketa eta garapena: jarduerak definitu, aukeratu, garatu, ekoiztu, eta koordinatu.
- Zehaztutako kultura programazioaren estrategiari jarraiki, publiko segmentu ezberdinei zuzendutako kultura jarduerak antolatzea.
- Kultura programazioaren ildo nagusien diseinuan parte hartzea.
- Kultura proiektuak diseinatzea.
- Kultura programazioaren jarraipena eta ebaluazioa.
- Kultura programazioaren baitan hobekuntzak eta berrikuntzak proposatzea.
Kultura programazioaren ekoizpena: jarduerak gauzatzeko behar diren behar teknikoak zehaztu eta hornitzaileekin koordinatu. - Kultura programazioaren jarduera ezberdinetan aurrez aurreko kudeaketa eta jarraipena (arratsaldetan eta asteburuetan barne).
- Eragile estrategikoen azterketa eta aukeraketa: kultura programazioa garatzeko eragile ezberdinak bilatu euskalgintzan eta kulturgintzan. Hauen ezaugarriak aztertu eta egoki ikusten bada harremana sortu.
- Iristen diren proposamenei arreta egitea eta aukeraketa burutzea.
- Indarrean dagoen ebaluazio sistemari jarraipena egitea: programazio esparruaren helburuen eta gauzatzen diren ekintzen ebaluazioa.
- Kudeaketa ekonomikoa: Saileko arduradunak gainbegiratuta, proiektuen aurrekontua egin eta horri jarraipena egin.
- Erakundeko eguneroko beharretan laguntza ematea.
Nahitaezkoa:
- Arte Ederren edota Humanitateen arloan unibertsitateko ikasketak amaituta izatea
- Kultura-programazioan gutxienez urtebeteko esperientzia izatea
- Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)
- Ofimatika programen erabilera menperatzea
Baloratuko da:
- Kultura-programazioaren arloan edota kultura-kudeaketan graduondoko ikasketak izatea
- Euskal Herriko eta bereziki Gasteizko kulturgintzaren eta euskalgintzaren inguruko ezagutza izatea
- Odoo ERPa erabiltzen jakitea
- Lan Arriskuen Prebentzioan (LAP) ikasketak izatea/prebentzio-baliabidea izatea
- Arduratsua izatea, eta antolatzeko, lidergorako eta talde lanean aritzeko gaitasuna izatea.
- IAK – Izaskun Arrue Kulturgunearen proiektua ezagutzea
- Elkartegintzan eskarmentua izatea
- Teknologia berriekin eskarmentua izatea
- Euskara: C2 maila izatea
- Ingelesa: B2 maila izatea
- B1 gidabaimena eta autoa izatea
- Gasteizkoa edo Arabakoa izatea
Lan-baldintzak
- Kontratu mota: mugagabea, 6 hilabeteko probaldiarekin.
- Lanaldia: osoa (37,5 ordu astero/1.650 ordu urtean). Telelan egiteko aukera astean behin.
- Ordutegia: Bulego ordutegia, astelehenetik ostiralera, goizez (6 ordu egunero, bataz-beste), eta kultura jardueren beharren arabera, ekoizpen lanak astero arratsalde batean edo bitan (3,25 ordu bataz-beste, arratsalde bakoitzeko).
- Soldata: 28.000 € – 32.000 € gordin urtean
- Lan lekua: IAK – Izaskun Arrue Kulturgunea
Hautaketa prozesuaren jarraibideak
- Izena emateko:
CVa administrazioa@lazarraga.eus helbidera bidalita
- Izena emateko epea: 2025eko 21a, goizeko 10:00etan
- Aukeratutako pertsona azaroan hasi beharko da lanean
Komunikazio teknikari laguntzailea lanaldi erdian (ITXITA)
Eskaintzaren deskribapena:
Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.
Egun Izaskun Arrue kulturgune berriaren kudeaketaren ardura darama. Lantaldeko Komunikazio eta publikoen esparruan lanean aritzeko Komunikazio Teknikari laguntzaile bat bilatzen ari da. Esparruaren arduradunaren gidaritzapean, marketin, komunikazio eta ekoizpen lanetan teknikari osagarri moduan arituko da. Ardura propioak izango ditu, elkarteak garatzen dituen proiektu zehatzekin lotura dutenak.
Lanpostuaren eginbeharrak:
- Lanpostuari propio lotuta daudenak:
- Publizitate planean zehaztutako ekintzak kudeatzea
- Merkatu ikerketak egitea
- Komunikazio ekitaldi bereziak eta ekintza puntualak antolaketan laguntzea
- Esparruko arduradunak gidatuta, komunikazio-kanpainetan laguntzea
- Bezeroarekin harremana izatea eta haren esperientzien ikerketan laguntza ematea.
- Erakundeko argitalpenak eta aurkezpenak diseinuan laguntzea
- Eduki digitalen edizioarekin, webgunearen kudeaketarekin, blogekin eta sare sozialekin lotutako funtzio osagarriak
- Ekoizpen lanetan programazioko teknikariei laguntza
- Kultura jardueretan publikoari aurrez-aurreko arreta ematea, aretoan edota harreran.
- Oro har, bere esparruaren baitan burutzen diren lan teknikoak.
- Erakundeko eguneroko beharretan laguntza
Nahitaezkoa:
- Goi mailako lanbide heziketako ikasketak (merkataritza eta marketina, administrazioa eta kudeaketa edota irudia eta soinua)
- Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)
- Ofimatika eta diseinu programen erabilera ezagutzea
- Komunikatzeko trebetasuna izatea
- Lehentasuna izango dute: langabezian dauden pertsonak eta Gasteizko udalak zehazten dituen lehentasunezko kolektibo hauetako kideak:
- Luzaroko langabe gisa (12 hilabete) inskribatuta dauden 35-45 urteko pertsonek
- Guraso bakarreko familien titularrak eta langabeak diren, eta langabezian gutxienez 6 hilabeteko aldi batean inskribatuta daramaten 45 urtetik beherako emakumeek
- Genero-indarkeria jasaten duten eta langabeak diren emakumeek
- Erakundeetatik datozen eta lehenago administrazio publikoaren tutoretzapean egon diren gazteek , betiere adierazitako tutoretza amaitu eta hurrengo 18 hilabeteetan gizarteratzeko eta laneratzeko prozesu bat hasi badute
- Aniztasun funtzionala eta %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna duten eta langabezia-egoeran dauden pertsonek
Baloratuko da:
- Komunikazio, marketin edo publizitate alorreko unibertsitateko ikasketak izatea
- Marketin eta komunikazio teknikari lanetan gutxienez urtebeteko esperientzia izatea.
- Web kokapenari, SEO/SEM, Social Ads, Google Ads, Analytics, WordPress eta emailing kontzeptuak ezagutzea.
- Pertsona dinamikoa, proaktiboa eta autonomoa izatea
- Talde lanean aritzeko gaitasuna edukitzea
- Euskal Herriko eta bereziki Gasteizko kulturgintzaren eta euskalgintzaren inguruko ezagutza izatea
- Gasteizko Kafe Antzokia-Euskararen Etxea proiektua ezagutzea
- Elkartegintzan eskarmentua izatea
- Teknologia berriekin eskarmentua izatea
- Euskara: C2 maila izatea
- Ingelesa: B2 maila izatea
- B1 gidabaimena eta autoa izatea
Lan-baldintzak
- Kontratu mota: Mugagabea, hilabete bateko
- Lanaldia: erdia (18,75 ordu astero)
- Ordutegia: Bulego ordutegia, asteartetik ostiralera, goizez (3 ordu bataz-beste), eta astean behin gutxienez, kultura jardueren eta ekoizpen beharren arabera, arratsalde bat edo bi (3,25 ordu bataz-beste, arratsalde bakoitzeko).
- Probaldia: Hilabete 1
- Soldata: 12.000 € – 13.000 € gordin urtean
Hautaketa prozesuaren jarraibideak
- Izena emateko:
CVa administrazioa@lazarraga.eus helbidera bidalita
- Izena emateko epea: 2025ko apirilaren 29an eguerdiko 12:00etan
- Aukeratutako pertsona maiatzean lanean hasiko
Kultura-programazioaren arduraduna (ITXITA)
Eskaintzaren deskribapena:
Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.
Egun, Izaskun Arrue kulturgune berriaren kudeaketaz arduratzen da elkartea. Kultura-programazioaren esparruko arduraduna izateko lan deialdia ireki da.
Lanpostuaren eginbeharrak:
- Kultura-programazioko planifikazio estrategikoaren gidaritza: garatu nahi den kultura programazioaren helburuak eta ildo estrategikoak lantzea eta definitzea.
- Kultura-programazioaren osaketa eta koordinazioa: jarduerak definitu, aukeratu, garatu, ekoiztu, koordinatu, jarraitu eta ebaluatu, helburuen eta ildo estrategikoaren arabera.
- Kultura-programazioaren ekoizpena: jarduerak gauzatzeko behar diren behar teknikoak zehaztu eta hornitzaileekin koordinatu.
- Eragile estrategikoen azterketa eta aukeraketa: kultura-programazioa garatzeko eragile ezberdinak bilatu. Hauen ezaugarriak aztertu eta egoki ikusten bada harremana sortu.
- Iristen diren proposamenei arreta egitea eta aukeraketa burutzea.
- Indarrean dagoen ebaluazio sistemari jarraipena egitea: kultura programazioaren alorrean antolatzen diren jardueren ebaluazioa egin.
- Kultura-programazioaren esparruko lantaldea koordinatzea: lantaldea koordinatu eta kideen zereginak zehaztu.
- Aurrez-aurreko arreta jardueretan: arratsaldeak eta asteburuak barne
- Kudeaketa ekonomikoa: administrazio eta kudeaketaren arduradunak gainbegiratuta, alorreko aurrekontua egin eta horri jarraipena egin.
- Lantaldearen beste bi arduradunekin lantaldea koordinatzea
- Eragile publiko eta pribatuekin harremana izatea.
- Erakundeko eguneroko beharretan laguntza ematea.
Lan-baldintzak
- Kontratu mota: mugagabea, 6 hilabeteko probaldiarekin.
- Lanaldia: osoa (37,5 ordu astero/1.650 ordu urtean)
- Soldata: 34.000 € – 37.000 € gordin urtean
- Lan lekua: Izaskun Arrue Kulturgunea (Gasteiz)
Baldintzak
Nahitaezkoa:
- Humanitateen edota Enpresa Administrazioaren arloan unibertsitateko ikasketak amaituta izatea
- Kultura-kudeaketan graduondoko ikasketak izatea
- Kultura-programazioan gutxienez bost urteko esperientzia izatea
- Lantaldeen koordinazioan gutxienez 2 urteko eskarmentua izatea.
- Ofimatika programen erabilera menperatzea
- Euskal Herriko eta bereziki Gasteizko kulturgintzaren eta euskalgintzaren inguruko ezagutza izatea
- Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)
Baloratuko da:
- Kultura-programazioaren arloan graduondoko ikasketak izatea
- Odoo ERPa erabiltzen jakitea
- Lan Arriskuen Prebentzioan (LAP) ikasketak izatea/prebentzio-baliabidea izatea
- Arduratsua izatea, eta antolatzeko, lidergorako eta talde lanean aritzeko gaitasuna izatea.
- Gasteizko (Kafe) Antzokia-Euskararen Etxea proiektua ezagutzea
- Elkartegintzan eskarmentua izatea
- Teknologia berriekin eskarmentua izatea
- Euskara: C2 maila izatea
- Ingelesa: B2 maila izatea
- B1 gidabaimena eta autoa izatea
- Gasteizkoa edo Arabakoa izatea
Laburpena
Lekua: Gasteiz Araba
Enpresa: LAZARRAGA KULTUR ELKARTEA
Lan mota: Jardunaldi osoa
Soldata: 30.000-35.000
Hautaketa prozesuaren jarraibideak
Hautaketa prozesuaren jarraibideak
- Izena emateko: CVa bidali info@lazarraga.eus helbidera
- Izena emateko epea: 2024ko uztailaren 1a, goizeko 10:00etan
- Aukeratutako pertsona uztailean hasi beharko da lanean
Administrazio eta kudeaketa arduraduna (ITXITA)
Eskaintzaren deskribapena:
Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.
Egun, Izaskun Arrue kulturgune berriaren kudeaketaz arduratzen da elkartea. Administrazio eta kudeaketa esparruko arduraduna izateko lan deialdia ireki da.
Lanpostuaren eginbeharrak:
Lanpostuari propio lotuta daudenak:
- Erakundearen arlo ekonomikoaren kudeaketa: aurrekontuak prestatzea eta haren jarraipena egitea, desbiratzeak aztertzea, ordainketak burutzea, hitzarmenen zuriketak egitea, fakturazio eta kontabilitate lanak gauzatzea
- Alor administratiboa: mota guztietako dokumentuak prestatzea, artxibatzea eta berrikustea, besteak beste, hitzarmenak, kontratuak eta lehiaketak
- Finantzazio iturri osagarriak bilatzea: dirulaguntzak, mezenasgoa, babesletza, bestelako deialdiak…
- Barne kudeaketa:
- Giza baliabideak: ordutegien gainbegiraketa, LAP, plangintza…
- Behar materialak: erosketa- eta salmenta- kudeaketak egitea
- Bulegoko prozedurak egunean izatea
- Kulturguneko beharrak aurreikustea eta planifikatzea
- Hornitzaileekin harremana
- Ostalaritza zerbitzuaren gainbegiraketa eta koordinazioa
- Indarrean dagoen ebaluazio sistema gidatzea eta horri jarraipena egitea, lan-prozesuak eta langileen jarduna ebaluatzeko eta hobetzeko
- Erakunde publikoekin eta eragile pribatuekin harremana izatea
- DBLO-aren etengabeko eguneraketa lanak egitea
- Lantaldeko beste lan-esparruetako bi arduradunekin batera lantaldea koordinatzea
- Erakundearen planifikazio orokorrean parte-hartzea
Erakundearen eguneroko beharretan laguntza ematea.
Nahitaezkoa:
- Enpresen administrazio eta zuzendaritza arloan unibertsitateko ikasketak amaituta izatea
- Erakundeen administrazioan eta zuzendaritzan gutxienez bi urteko esperientzia izatea
- Ofimatika programen erabilera menperatzea
- Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)
Baloratuko da:
- Enpresen administrazio eta zuzendaritza arloan graduondoko ikasketak izatea
- Odoo ERPa erabiltzen jakitea
- Lan Arriskuen Prebentzioan (LAP) ikasketak izatea
- Arduratsua izatea, eta antolatzeko, lidergorako eta talde lanean aritzeko gaitasuna izatea.
- Euskal Herriko eta bereziki Gasteizko kulturgintzaren eta euskalgintzaren inguruko ezagutza izatea
- Gasteizko (Kafe) Antzokia-Euskararen Etxea proiektua ezagutzea
- Elkartegintzan eskarmentua izatea
- Teknologia berriekin eskarmentua izatea
- Euskara: C2 maila izatea
- Ingelesa: B2 maila izatea
- B1 gidabaimena eta autoa izatea
Lan-baldintzak
- Kontratu mota: eszedentzia bat ordezkatzeko aldi baterako kontratua. Ondoren jarraitzeko aukera egon daiteke.
- Lanaldia: osoa (37,5 ordu astero)
- Soldata: 34.000 € – 37.000 € gordin urtean
- Lan lekua: Izaskun Arrue Kultugunea
Hautaketa prozesuaren jarraibideak
- Izena emateko: CVa bidali info@lazarraga.eus helbidera
- Izena emateko epea: 2023ko urriaren 2an goizeko 10:00etan
- Aukeratutako pertsona azaroan hasi beharko da lanean
Lan bila zaude?
Lan eskaintzetan bat ez datorren profil bat baduzu, bidali zure CV-a info@lazarraga.eus helbidera
PROGRAMAZIOA
Kultur programazioan ekarpenik egin nahi duzu? Jarri harremanetan gurekin eta kontuan izango ditugu!
MATERIAL GRAFIKO ETA KORPORATIBOA
Gure material grafiko eta korporatiboa deskargatu ahalik eta kalitate honenean erabili ahal izateko.
