Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

BELE. Muturrez zerura

Urtarrilak 30 | 20:30 - 21:30

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 ERABILI DAITEKE (idatzi komunikazioa@lazarraga.eus helbidera)

__

Bele Lide Hernandoren musika proiektu berria da. Liher taldearekin rockaren munduan edota Ispirit gospel taldearekin hainbat urtez murgilduta ibili ostean, haurtzarotik maite izan dituen tradizio afroamerikarreko musika estiloetara (soula, r&b-a edota dancehall-a) itzuli nahi izan du proiektu berri honekin, beti ere gaur egungo soinu urbanoetara eta pop estiloaren egituretara egokituz.

Beleren Muturrez zerura azken diskoaren kanta berriak entzuteko aukera izango dugu IAK-Izaskun Arrue Kulturgunean.

___________________

SARRERAK EROSI

___________________

Xehetasunak