Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

ASIER KIDAM. Smile

Urtarrilak 2 | 18:30 - 19:30

Magia ikuskizun bat | Aspertuta zaudela zeure koinatua brokolia goratzen entzuteaz? Faktura eta prezioen igoerak itotzen zaituela? Etxeko txikiekin egiteko ideia dibertigarriak agortu zaizkizula? Har ezazu atseden eta zatoz “Smile” ikustera. Ikuskizunak irauten dituen 60 minututan zehar zeure arazoak desagertu eta haien lekuan sekulako irribarrea agertuko da. Ezinezkoa eta dibertigarria den zerbait ikusten dugunean marrazten zaigun irribarre horietako bat.

Asier Kidam | Asier Gasteizen jaio zen, 1984. urtean. 7 urte zituela hasi zen magiarekin interesatzen, mago batek txanpon bat atera zionean belarritik; hiru urte geroago debutatu zuen mago gisa. Geroztik, izugarri gozatu du eszenatoki gainean egin dituen 2.500etik gora emanaldietan. Sarrera proba egin ondoren, 17 urterekin, Espainiako Ilusionismo Elkartean sartu zen, eta 19rekin bere pasioa bizibide bihurtu zuen. Asierrek eskarmentu handia dauka magia profesionalean. Espainiako telebista kateetan lan egin du, baita ETBn ere, eta antzokietan, kultur etxeetan, instituzioetan, hezkuntza zentroetan… Baita Iker Galartzaren “Gure Zirkua” ikuskizunaren bira guztietan ere.

________________

SARRERAK EROSI

________________

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.