3-6 urte
__
Eskuz estanpatu. Jolasa eta sorkuntza | Tailer esperimental honen bidez, estanpazioaren mundu liluragarria ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Zure irudi bereziak sortzeko aukera ezberdinak frogatu ditzazun, material erraz eta anitzekin arituko gara. Saioan zehar, gure zizel pertsonalizatuak diseinatuko ditugu eta paper gainean inprimatzeko tinta ezberdinak probatuko ditugu. Formekin, koloreekin eta ehundurekin jolastuko dugu, eta eskuz egindako estanpazioek eskaintzen duten adierazpen ahalmena deskubrituko ditugu. Zure sormena askatzera eta esperientzia artistiko aberasgarri honetan murgiltzera animatzen zaitugu!
Alba Tojo | Alba Tojo artista plastikoa, Artean gradua zen, Pintura eta Grafikaren aipamenarekin, (EHU, 2018). Hortik aurrera bere bormakuntza zabaltzen joan da: CIEC Fundazioan, Nazioarteko Estampa Garaikidearen Zentroan, Arte Grafikoetako Master bat eginez (2021), eta baita BilbaoArte Fundazioak eskainitako hainbat grafika ikastarora aurkeztuz. Banakako eta taldeko erakusketak egin ditu, eta Gazte Arte Saria (2019) jaso zuen. Horrez gain, Decero Creativo bekaren irabazlea izan zen Oviedon (2021), ikerketa eta sorkuntza artistikorako. Iaz, lehenengo saria jaso zuen IN SITU ArtFestivalen, tokiko merkataritzako arte jaialdian, La Brasileña dendako lanarekin. Bere lana hainbat lehiaketa eta sariketatan hautatua izan da, besteak beste, Valladolideko Nazioarteko Aguaforte Bienalean, Gaztela-Mantxako Nazioarteko Grabatu Sarian edo Madrilgo Gazte Sortzaileen Arte Lehiaketan, azken honetan Ohorezko Aipamena jaso zuen. Halaber, arte eta obra grafikoaren azoka ugaritan parte hartu du, hala nola Open Portfolio, Alma Gráfica eta Oviedoko Arte Profesionalaren Astean.
__
Oharrak: Jarduera honen helburua familia esparruan euskara sustatzea da. Ondorioz, helduek ere jardueraren osotasunean parte hartu beharko dute. Heldu bakoitzeko bi ume etorri ahalko dira gehienez. Umeek soilik ordainduko dute tailerra, gurasoen sarrera doakoa izanik. Gurasoei ez zaie euskara mailarik eskatuko. Nork bere egunerokotasunean erabiltzen duena baino pausu bat gehiago ematea izango da saioaren helburua.
___________________
____________________