Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

IAKko 1. URTEURRENA

2025ko Uztailak 18 | 20:00 - 22:00

IAKren 1. Urteurrena ospatzeko emanaldi berezi bat prestatu dugu: Yogurinha Borova & Aurori Badiolarekin BINGOZ BINGO!

Uztailaren 18an, IAK – Izaskun Arrue Kulturguneak bere 1. urteurrena ospatuko du eta, bide batez, ikasturteari amaiera alaia eman nahi diogu. Horretarako, ezin aproposagoa den ikuskizun bat dakarkizuegu: BINGOZ BINGO, Yogurinha Borova eta Aurori Badiolaren eskutik. Musika, dantza, umorea eta emozioa uztartzen dituen bingo-show paregabea, adin guztientzako pentsatua: 6 urtetik 99 urtera, euskaldun zahar zein euskara ikasten ari direnentzat zuzenduta.

Zer da BINGOZ BINGO?

Betiko Bingoa, baina sekula ikusi ez duzun bezala: festa giroan, umorez eta musikaz lagunduta. Kartoiak banatu, zenbakiak entzun, eta adi egon… BINGO! oihukatzeko unea iristen denean sari bereziak irabazteko aukera izango duzu! Aurori Badiola, euskaldun zahar petoa eta Yogurinha Borova, euskaldun berri alaia, elkarrekin arituko dira euren arteko gaizki-ulertuen, anekdoten eta hitz-jokoen bidez, euskara eta umorea erdigunean jarriz.

Eta hau gutxi balitz ere, Bingoaren ostean Iban Zaldua DJarekin dantzatzen jarraitzeko aukera izango dugu. 1990eko hamarralditik da ezaguna lagunen tabernetan, ezkontzetan, bataioetan eta jaunartzeetan pintxatu izan duelako, betiere kantatzarrak. Horretaz gain, Biodiskografiak bezalako pop liburuen egilea da (Erein 2011), eta “Elefanteen Zimiterioa” artikulu musikalen sailarena Berria egunkarirako.

Zatoz lehen urte honen ospakizunera!!

_____________________

Doakoa edukiera bete arte

_____________________

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.