Gaur egungo Euskal Herria, kolonialismoaren emaitza al da? | Zenbait giro akademikotan, azken bolada honetan, diskurtso dekolonialaren tresnak Europan gutxituriko hainbat herriren kasuak aztertzeko erabiltzen hasi dira; guk horri buruz pentsatu nahi dugu. Teoria dekolonialaz edo kolonialismoari buruz dakiguna erabilgarria da Euskal Herriaz aritzeko? Baina zer da kolonia bat izatea, zehazki? Zer diote teoria dekolonialek? Kolonia bat izateko modu bakarra al dago? Eta herri kolonizatu bat izateko? Gauza bera ote da herri kolonizatua izatea, edo kultura kolonizatua izatea? Baina, zehazki zer gertatu da Euskal Herrian? Ba al daukagu beste herri batzuekin konparatzeko aukerarik? Eta, alderantziz, hemengo historia, gure mendetasun-arazoak aztertzea jakingarria izango al da itsasoz beste aldean egin direnak neurtzeko? Horri guztiari buruz hitz egiten dugunean, herri bat zer den, guk kolektiboki nola definitzen dugun ere planteatzen dugu; eta, noski, izan nahi dugun horretaz ere hausnartzen dugu.
Koordinatzaileak: Cira Crespo (Historialaria)
Partze-hartzaileak: Yasmin Khris Maansri, Cira Crespo Cabillo, Eneko Bidegain Aire, Joseba Sarrionandia Uribelarrea eta Nekane Goikoetxea Agirre.
Nori zuzenduta
Gai honi buruz interesatua dagoen edonori.
___________________
___________________
