7 urtetik gora
__
Zerua, gure leihoa unibertsora | Zeruaren proiekzio baten bitartez zeruko mekanika ulertuko dugu eta zeruan ikusten dena desberdintzen ikasiko dugu: planetak, konstelazioak, ilargia, esnebidea… Planeta batean bizi gara, berak espazioaren zehar Eguzkia inguruko bidaian eramaten gaitu. Bidai honetan, zerura begiratzen dugunean zeruan ikusten duguna aldatzen doa gauaren zehar eta urtearen zehar. Tailer honetan lurraren mugimenduei errepaso bat egingo diegu zeruaren aldaketak hobeto ulertzeko.
Aranzadi Zientzia Elkartea | Gaur egun, 2.000 bazkide ditu, eta horietatik 150 inguru hainbat zientzia-diziplinatako ikertzaileak dira, erakunde horren esparruan ikerketa-lanak egiten dituztenak. Elkarte honek zientzia, historia eta kultura-ondarea kontserbatzea eta balioestea errazten du, bizi garen gizarte modernoaren bilakaera ulertzeko erreferentzia gisa.
Euskaraldia | Kulturaldia | Euskaraldiaren helburua hizkuntza portaerak euskarara erakartzea da, eta horri begirako komunikazioa, prestakuntza eta, oro har, pedagogia sozialaren lanketa. Komunikazioa ardatz duen eginkizun horrek herritar euskaltzale askoren aktibazioa eskatzen du. Haiek dira hurbiltasunetik, eta kasu askotan, urteetako lanak ematen dien esperientziatik, haien herrikideengan iristeko eta ilusioa sortarazteko aukera gehien dutenak. Euskaraldiaren dinamika indartzeko helburuz Gasteizen Kulturaldia antolatuko da, Euskaraldiak barne hartzen duen euskarazko kultur-ekimenen eskaintza. Kulturaldia martxotik maiatzera antolatuko da. Auzoz auzo Euskaraldia Batzordeek antolatzen dituzten ekimenak eta Gasteiz mailan eragile desberdinek Euskaraldiaren baitan antolatzen dituztenak uztartu, eta elkarrekin eskaintza kultural anitz bat bultzatzea du helburu, eta bide batez, Euskaraldiaren parte hartzea sustatuko duen lan komunikatiboa egitea.
______________
______________
__
*Jarduera honen helburua familia esparruan euskara sustatzea da. Ondorioz, helduek ere jardueraren osotasunean parte hartu beharko dute. Heldu bakoitzeko bi ume etorri ahalko dira gehienez. Umeek soilik ordainduko dute tailerra, gurasoen sarrera doakoa izanik. Gurasoei ez zaie euskara mailarik eskatuko. Nork bere egunerokotasunean erabiltzen duena baino pausu bat gehiago ematea izango da saioaren helburua.

