Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

ORBEL. Lur Hezea

2025ko Urtarrilak 24 | 20:30 - 22:00

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2025 ERABILI DAITEKE.

Hegan diskoa –eguzki distiratsu bat ezkutatzen duen ozeano ilun baten gaineko bidaia– argitaratu eta 3 urtera, Orbel taldeko lau kideek iragarri dute 2022ko udazkenean Lur Hezea diskoarekin itzuliko direla.

Lan berri hori osatzen duten 8 abestiek ere egunsentiko paisaiak marrazten dituzte, baina melodiak garbiagoak dira eta ahots ausartek garai bateko eresiak eta otoitzak gogorarazten dituzte.

Moldaketei eta ekoizpenari dagokienez, Orbel osoki libratu da “post-rock” baldintza-agiritik, eta makina elektronikoak eta instrumentu tradizionalak uztartu ditu bigarren LP honen emozioak ñabartzeko. Garai bateko erritu pagano bat bezala, tribu-erritmoak eta hileta-zeremoniak nahasten ditu diskoak.

Alderdi anitz dituen obra da, ongi pentsatua, eta giza zalapartaren artean oreka aurkitzen duena.

SARRERAK EROSI

Ingudea + Orbel

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.