Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

KOLDO ALZOLA. Palestina, genozidio baten anatomia

2025ko Otsailak 19 | 19:00 - 20:00
IAK_agenda_palestina

Palestina, genozidio baten anatomia

Iazko urriaren 7a aurrekaririk gabeko genozidio baten abiapuntua izan zen Palestinan. Mark Pelmutter Nazioarteko Zirujauen Elkargoko presidenteordearen hitzetan, Gazako triskantza «historiara pasako da gizateriaren kapitulu okerrenetako baten modura». Mediku estatubatuar judu horrek hiru hamarkadako eskarmentua dauka munduan izan diren larrialdi humanitario lazgarrienetan, eta haren esanetan «misio horietan guztietan ikusi dudana aintzat hartuta ere, Gazako errealitate itzelak ez du parekorik».

Nolanahi ere, albiste hutsetatik harago, Isarelgo erregimen koloniala Palestinan burutzen ari den genozidioaren ikuspegi informatuagoa izateko, ezinbestekoa da gertakizun horiek euren testuinguru historiko eta politikoan aztertzea. Saio honetan Palestinako mende bateko kolonizazio historia eta azken urtebeteko genozidioa ulertzeko gako batzuk izango ditugu hizpide.

*Doan edukiera bete arte.

Xehetasunak

  • Data: 2025ko Otsailak 19
  • Ordua: 19:00 - 20:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.