Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

NONDIK ARKITEKTURA. Munduko etxeak

2025ko Urtarrilak 31 | 17:30 - 19:00
IAK_agenda_NONDIK

Munduko etxeak |5 urtetik gora |Nola bizi garen jakinda, nolakoak garen ere ezagutu dezakegu. Baina, nola bizi dira beste herrialde batzuetako haurrak? Gertuko zein urrutiko kultura anitzen bizimodua nolakoa den ikasiko dute haurrek, eta horretarako, etxebizitzak eraikitzeko moduak aztertuko dira. Jarraian, eraikuntza teknika morfologia ezberdinetan oinarrituta etxebizitza berezien maketak eraikiko dituzte haurrek, eta espazioa bizitzeko eta erabiltzeko modu bakarrik ez dagoela ulertuko dute.

NONDIK arkitektura eta hezkuntza-ikerkuntza estudioa | Nondik estudioa Gasteizen kokatuta dagoen arkitektura eta hezkuntza estudioa da. Pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin eta sormen-prozesuetan oinarrituta, inguratzen gaituzten espazioak eraldatzeko estrategiak garatzen ditu. Kultur eta hezkuntza espazioetan espezializatzen da. Nondik S.C. enpresaren atzean dauden langileak Ahinitze Errasti Etxeberria (arkitektoa, unibertsitate irakaslea eta pedagogian doktoregaia), Alejandro González Pérez (arkitektoa eta hezkuntza eta kultura espazioetan espezializatua) eta Irati Goikoetxea Faneca (arkitektoa) dira.

IZEN-EMATEA

Xehetasunak

  • Data: 2025ko Urtarrilak 31
  • Ordua: 17:30 - 19:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.