Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

NONDIK ARKITEKTURA. Ipuinetako espazioak

2025ko Urtarrilak 17 | 17:30 - 19:00

Ipuinetako espazioak |5 urtetik gora |Nolakoak ote dira ipuinetako pertsonaiek deskribatzen dituzten leku bitxi eta miresgarria horiek? Begiak itxi, entzun eta irudimenari atea zabaltzea izango dira lehenengo pausuak. Ipuin kontaketa berezi baten ondoren, haur bakoitzak pasarte bat aukeratuko du, eta bertan deskribatzen den ingurua eraikiko du. Kolore eta testura anitzeko materialak erabiliko dira, eta ametsetan irudikatutako munduak eskuekin ukitu ahal izango dituzte. Haurrek arreta, irudimena, sormena eta psikomotrizitate fina lantzeko aukera izango dute.

NONDIK arkitektura eta hezkuntza-ikerkuntza estudioa | Nondik estudioa Gasteizen kokatuta dagoen arkitektura eta hezkuntza estudioa da. Pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin eta sormen-prozesuetan oinarrituta, inguratzen gaituzten espazioak eraldatzeko estrategiak garatzen ditu. Kultur eta hezkuntza espazioetan espezializatzen da. Nondik S.C. enpresaren atzean dauden langileak Ahinitze Errasti Etxeberria (arkitektoa, unibertsitate irakaslea eta pedagogian doktoregaia), Alejandro González Pérez (arkitektoa eta hezkuntza eta kultura espazioetan espezializatua) eta Irati Goikoetxea Faneca (arkitektoa) dira.

Xehetasunak

  • Data: 2025ko Urtarrilak 17
  • Ordua: 17:30 - 19:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.