Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

UDABERRIAN JAI | EURILEKUAK

Umeentzako kultur-egonaldia

Apirilak 7 - Apirilak 10

7-9 urte

__

Data: APIRILAREN 7, 8, 9 eta 10ean

Ordua: 9:30-13:30

__

EURILEKUAK  | Umeentzako kultur-egonaldia | 7-9 urte |  Geu Elkartea-rekin elkarlanean, apirileko oporraldian zehar, 7 eta 9 urte arteko umeei zuzendutako Eurilekuak antolatu ditugu. Eurilekuak apirilaren 7, 8, 9 eta 10ean goizeko 9:30etatik 13:30ak arte izango dira IAKn (Errementari kalea, 30).

Lau egun hauetan zehar euskaraz gozatzeko eta kulturaz bustitzeko aukera izango dugu, harreman berriak eraikiko ditugu eta jolasaren bidez, kultura eta sormena lehen eskutik ezagutuko ditugu. Animatu zaitez Gasteizko euskararen etxeko lehenengo Eurilekuen parte izatera!

Eurilekuetako plazak izen-ematearen ordenean gordeko dira, oporretan euskaraz sortu, ikasi, ikertu eta lagunak egin ditzazuen!

Oharrak: Jarduera honetan adingabe/gazteek baino ez dute parte hartuko. Helduek Izaskun Arrue Kulturgunearen (IAK) sarrera nagusira eraman ahal izango dituzte.

Laguntzaileak

Laguntzaileak

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.