Familia jarduera
* JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI
__
6-9 urte
__
Pop-up tailerra | Bi dimentsioetatik aldendu eta hiru dimentsioetara egingo dugu salto; artazien laguntzarekin moztutako paper zatiekin mahaietatik gora aterako diren irudiak sortuko ditugu. Gure eskutxoak erabilita, psikomotrizitate fina martxan jarriko dugu, foliotik altxatzen diren eta mugimenduan dauden espiralak eta paisaiak zerotik eraikiz. Paper mozketa zein tolesturak besterik beharrezkoak dituzten mekanismo desberdinak ikasiko ditugu! Ostean koloretako paper eta margoekin bakoitzaren sormen munduan murgilduko gara eta mekanismo berdina oinarri izanda, amesten dugun edozer sortzeko aukera izango dugu!
Maddalen Moreno Rekarte | Artista plastiko multidisziplinarra. Goi mailako ilustrazio gradua egin zuen Gasteizko IDarte-n eta Arte Ederretako ikasketak burutzen ari ditu Leioako EHUn. Heldu eta umeentzako pintura eta marrazketa irakasle lanetan ibilia. Pop-up zein urban sketching tailerrak ere eman ditu. Ilustrazio munduan MAD.MAD (@kpassamad) bezala ezaguna, bakarkako zein taldekako erakusketa desberdinetan parte hartu du. Euskal Herri mailako hainbat azoka eta liburudendetan erakusgarri eta salgai izan du eta dauka bere lana.
Oharrak: Jarduera honetan umeek bakarrik hartuko dute parte, guraso edo helduen laguntzarik gabe.