Familia jarduera
Nori zuzenduta: Haur Hezkuntzako ikasleei eta beraien familiei zuzendua
Xocolat | Jolasaren magiaren bidez artea bost zentzumenekin dastatzeko esperientzia.
Espazio garbi eta perfektu batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tabletak. Bertan bizi da tokiko errutina eta ordenarekin pozik bizi den emakume bat. Ezustean iritsiko den lagun kanporakoi, dibertigarri eta oldarkorrak hankaz gora jarriko du hasierako unibertso aseptikoa. Izan ere, emakume iritsi berria aspertu egiten da monotoniarekin, eta bere begirada kuriosoa aurreikusteko modukoa den beste emakume horri kutsatzeko erabaki irmoa hartu du.
TELOIA IREKI AURRETIK | Beñat Etxepare | Gasteizko Beñat Etxepare proiektuak (benat-etxepare@pulsar.eus) arte eszenikoen eta hezkuntza komunitatearen arteko elkarlana bultzatzen du. Ikastetxeei zuzenduta dago, eta antzerki-ikuskizunak bitartekaritza-jarduerekin bateratzen ditu. Izaskun Arrue Kulturgunearekin lankidetzan, familientzako saioak ere proposatzen ditu, non gurasoek eta seme-alabek antzerkian biziko duten esperientzia parteka dezaketen jolasaren eta elkarrizketen bidez. Proiektu honen barruan, Izaskun Arrue Kulturguneak Teloia ireki aurretik programa osatuko du. Ane Arrugaetak gidatuko dituen saio hauek antzerkia ikusiko duten ikasleei eta haien gurasoei eskainita daude, helburu izanik antzerkian jasoko den esperientzia amankomunean jartzea eta familia osoari lan eszenikoaren inguruan hausnartzeko tresnak eskaintzea.
Oharrak: