Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

PUNPAIREZ | Late night showa

*Batbatean jaialdiarekin elkarlanean

IKUSKIZUNA

Maiatzak 7 | 20:00

 *JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 ERABILI DAITEKE.

__

PUNPAIREZ. Asko pentsatu gabe, freskotasunetik jotzen duen ikuskizuna. Pilota munduan erabiltzen den hitz hau Euskal Herriko lehen zuzeneko Late Night Show-aren izena ere  bada. Gaueko ikuskizun bizi, arin eta trebea: umorea, musika, bakarrizketak eta elkarrizketak, dena nahasian eta bapatean, publiko aurrean eta zuzenean.

Lau kidek osatzen dute taldea: June Gabarainek musikaren gidaria izango da, Maria Blanco aurkezlea, Xabin Fernandez bazterrak nahastuko ditu jende artean, eta Antonio Iriarte zuzendariak berak ere parte hartzen du, pertsonaia desberdinen karikaturizazioaren bidez.

Euskal Herriko hainbat txoko bisitatu eta gero, Gasteizko ikuskizuna berezia eta desberdina izango da. Bere lehen edizioa ospatu behar duen BATBATEAN jaialdiarekin elkarlanean izango da. Festibalaren eskutik, maiatzaren 15 eta 16an bertan joko duen euskal talde bat izango dugu gonbidatu gisa oholtzan.

Eta ikuskizuna gozatzeaz gain, IAK-ra hurbiltzen direnek BATBATEAN festibalaren lehen ediziorako zozketatuko diren abonuetako bat lortu ahal izango dute. Gau borobila izan daiteke!

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.
  • Eserlekuak betetzean, gainerako ikusleek ikuskizuna zutik gozatu ahal izango dute.

Laguntzaileak

Laguntzaileak

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.