Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

KORTERRAZA IAKn | PELAX + PROIEKZIOAK

KONTZERTUA | ZINEMA

Ekainak 24 | 19:00

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

__

LABURMETRAIAK

KORTERRAZA | Korterraza jaialdiaren 17. edizioak geldialdia egingo du IAKn euskarazko film laburren saio berezi batekin. Aurten bost lan izango dira ikusgai:

Ultramarino (Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmotti), nortasunaren bilaketan murgildutako nerabe baten istorioa.

Abata (Aner Etxebarria eta Pablo Vidal), Orson Wellesen grabazio original batean oinarrituta Etxalarko azken usapal-ehiztarien memoria berreskuratzen duen dokumentala.

Azkena (Lorea Lyons eta Ane Inés Landeta), amen eta amonen erreferentzialtasunari eta amatasunaren inguruko gogoetei buruzko animaziozko lana.

Azpian (Danel Garay eta Laura Barquín), aintzira batean bainatzen diren bi ahizparen inguruko suspense eta beldurrezko kontakizuna.

Eguneroko legez (Julen Duhau), egunero lanera joateko autobusa partekatzen duten emakumeen egunerokotasuna erretratatzen duen film laburra.

Proiekzioen ostean, mahai inguru bat egongo da film laburren zuzendariekin, Leire Vitoriaren gidaritzapean.

KONTZERTUA

PELAX | Unai Pelayok sortutako Pelax proiektuak hamarkada bat baino gehiagoko ibilbidea egin du euskal musikagintzan. Hasieran bakarkako egitasmoa izan zena talde-formatuan ere garatu da, eta sei disko argitaratu ditu ordutik. Gaur egun, Koberrak (2025) lana aurkezten ari da bakarkako formatuan; disko honetan, bere ibilbidean lagun eta erreferente izan dituen musikarien kantuak berrinterpretatzen ditu. Rockaren, kantagintzaren eta soinu analogikoaren inguruan eraikitako proposamen berezia eskainiko du IAKn

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.

Doako ekitaldia

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.