Karmele Jaioren gidaritzapean
AURKEZPENA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
HEGAL EGITEN | Euskal historia hurbileko gertaera gogoangarrienetako bat ahanzturatik atera duen eleberria da hau: 1986ko abenduaren 13an, Iparretarrakeko bi presok Paueko presondegitik ihes egin zutenekoa. Baina Hegal egiten ez da ihesaldi baten kronika soilik. Maddi Hegiren urratsei jarraituz, kartzelako bizimodua, emakumeek euskal gatazkan izan duten tokia, Frantziarekiko tentsio politikoa, presio poliziala eta parapoliziala, garaiko giro soziala edota belaunaldi arteko ezin ulertuak kontatzen dizkigu.
Eneko Bidegainek, lekukotasunetan, gutunetan eta ikerketa zorrotzean oinarrituta, memoria eta literatura uztartzen ditu, egiazko gertakarietatik abiaturiko fikzio honetan. Eta, eleberri eder bati dagokion moduan, ez dira falta misterioak, intrigak eta trikimailuak, irakurlearen jakin-mina kitzikatu eta orriz orri airean eramanen dutenak.
_
ENEKO BIDEGAIN | (Baiona, 1975) Idazlea, kazetaria eta irakaslea da. Euskal Ikasketak ikasi zituen Baionan, eta urte batzuk kazetari aritu zen Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarietan. Gaur egun, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da, eta euskararen, euskal kulturaren eta komunikazioaren inguruko gaietan lan egiten du. Idazle gisa, hainbat eleberri eta saiakera argitaratu ditu, eta bertsolaritzaren munduan ere aritzen da, batez ere epaile lanetan.
Oharrak:
Doako ekitaldia