ZINEMA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
Adina: +3, +6, +9 eta +10 urte
Larunbateko egitarauak adin desberdinetako ikusleentzako filmak eta animaziozko lanak biltzen ditu. Horrez gain, kamiseten serigrafia egiteko aukera ere izango da IAKn.
Erakusketa | [Priscilla Kellen / 2025 / Brasil / 74´ / Dialogorik gabe]
Amazoniako oihanean, hegan egitearekin amesten duen papaia-hazi txiki batek bere mundua aldatzeko aukera aurkituko du. Kolorez eta irudimenez betetako filma, naturaren esplotazioari buruzko gogoeta egiten duena.
Gaztefilm Festeko kamiseten serigrafia egiteko aukera egongo da IAKn. Horretarako, norberak bere kamiseta ekarri beharko du.
Erakusketa: Mexikoko fokua
Mexikoko hizkuntza indigenak eta haien unibertso sortzaileak ezagutzeko film laburren bilduma. Irudimenetik, transformaziotik eta izaki fantastikoetatik abiatutako bidaia.
Film laburrak:
EMME Y SUS DÍAS MUTANTES – Diego Acevedo / 2023 / Mexiko / 14’06’’ / Elkarrizketarik gabe
FONOS – Gabriela Baillo / 2021 / Mexiko / 09’02’’ / Elkarrizketarik gabe
LA PIÑATA – Verónica Ramírez / 2020 / Mexiko / 13’23’’ / Gaztelania
ILHUICATL NEXTLI – Angel Tomasis Briseño / 2025 / Mexiko / 07’43’’ / Nahuatlez, euskarazko azpitituluekin
VIDEOPOEMA NIÑAS DE COMACHUÉN – 2026 / Mexiko / 02’26’’ / Purépechaz, euskarazko azpitituluekin
MUTSK WUÄJXTË’ – 2026 / Mexiko / 06’16’’ / Mixez, euskarazko azpitituluekin
DOLORES – Cecilia Andalón Delgadillo / 2024 / Mexiko / 08’14’’/ Elkarrizketarik gabe
TEATRO MÁGICO – Sonia Sánchez / 2025 / Mexiko / 13’22’’ / Elkarrizketarik gabe
Sail ofiziala | [Edmunds Jansons / 2026 / Letonia, Polonia, Txekiar Errepublika / 70 min. / Euskaraz bikoztua]
Bederatzi urteko Elizabeth oihanean barrena abiatuko da desagertutako anaia txikiaren bila. Bidaian, izaki harrigarriak eta mundu misteriotsu bat ezagutuko ditu, animalia magiko bati laguntzen saiatzen den bitartean.
Sail ofiziala | [Paul Negoescu / 2026 / Errumania, Bulgaria / 85’ / Errumaniera, euskarazko azpitituluekin]
Filip hamar urteko mutikoa aitarekin joango da herrira, eskolako oinetako berriak erostera. Ezusteko baten ondoren, abenturaz eta ustekabez betetako egun ahaztezin batean murgilduko da.
—
GAZTEFILM FEST| GazteFilm haur eta gazteei zuzendutako zinema-jaialdia da, esperientzia artistiko eta hezitzaile kolektibo batean oinarritua. Partaideak ez dira ikusle hutsak izango: proiektuaren eragile aktiboak dira, eta haren fase guztietan parte hartzen dute, praktika soziokulturalaren bidez.
Beste urte batez, GazteFilm Fest IAK – Izaskun Arrue Kulturgunera itzuliko da, bi asteburutan zehar, haur eta gazteei zuzendutako zinema-proposamenekin.
Oharrak: