Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

AHOTSAK ETA HARRIAK TANKEEN AURKA: POETA PALESTINARREN ERRESISTENTZIA

Miren Irizar, Oihane Gurrutxaga, Ainhoa Salaberria, Olatz Esteban eta Eider Beobide

Martxoak 14 | 13:00

Ahotsak eta harriak tankeen aurka: poeta palestinarren erresistentzia | Genozidioa etengabekoa den honetan, palestinar ahotsak gurera hurbiltzeko beharraz oharturik eta itzulpena tresnatzat, palestinar herriaren erresistentzia ohoratzeko poesia errezitaldia da honakoa. Palestinarrak hiltzen, deserriratzen eta sarraskitzen dituzten bitartean, haien ahotsak hauspotu nahi ditugu tankeen aurka. Olibondoek zutik eta bonbek isilik behar dute noizbait loreei buruz idatziko badute. Hauek dira martirien ahotsak kolonizazioaren zapalkuntzapean. Hau da hitzaren erresistentzia masakrearen aurrean.

EIZIE |  (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) 1987an sortutako irabazi asmorik gabeko erakundea da, itzulpengintza, zuzenketa eta interpretazio lanbideak sustatu, arautu eta ikusaraztea helburu duena. Euskal Herriko hizkuntza-bitartekarien topagunea da, kalitatea eta euskarazko itzulpenaren estatusa defendatzen dituena. Elkarteak prestakuntza, lan-tresnak, argitalpenak (Senez aldizkaria) eta “Literatura Unibertsala” bezalako proiektu handiak kudeatzen ditu, euskarazko itzulpenaren erreferente nagusia izanik.

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.

Doako ekitaldia

Xehetasunak

  • Data: Martxoak 14
  • Ordua: 13:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.