Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

ALBA TOJO. Estanpazio tailerra (7 urtetik aurrera)

2024ko Abenduak 30 | 12:30 - 14:00

Estanpazio tailerra | 7 urtetik gora | MUINA deialdian hautatu zen tailer honek, xilografiaren bitartez, estanpazio-teknikei buruzko sarrera eskaintzen du. Xafla batekin lan egingo dugu eta gure irudia sortzeko zizelkatzen joango gara. Modu berean, sortze-fase ezberdinak landuko dira: matrize oinarria lantzea, tintaz hornitu eta estanpatzea. Teknika ulertzeko eta gerora modu autonomoan gauzatu ahal izateko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta teknikoak emango dira. Euskarri gisa goma xilografikoa erabiliko da. Bertan, gubiekin zizelkatuko dugu eta, ondoren, paperean eta oihalean estanpatuko dugu.

Alba Tojo | Alba Tojo artista plastikoa, Artean gradua zen, Pintura eta Grafikaren aipamenarekin, (EHU, 2018). Hortik aurrera bere bormakuntza zabaltzen joan da: CIEC Fundazioan, Nazioarteko Estampa Garaikidearen Zentroan, Arte Grafikoetako Master bat eginez (2021), eta baita BilbaoArte Fundazioak eskainitako hainbat grafika ikastarora aurkeztuz. Banakako eta taldeko erakusketak egin ditu, eta Gazte Arte Saria (2019) jaso zuen. Horrez gain, Decero Creativo bekaren irabazlea izan zen Oviedon (2021), ikerketa eta sorkuntza artistikorako. Iaz, lehenengo saria jaso zuen IN SITU ArtFestivalen, tokiko merkataritzako arte jaialdian, La Brasileña dendako lanarekin. Bere lana hainbat lehiaketa eta sariketatan hautatua izan da, besteak beste, Valladolideko Nazioarteko Aguaforte Bienalean, Gaztela-Mantxako Nazioarteko Grabatu Sarian edo Madrilgo Gazte Sortzaileen Arte Lehiaketan, azken honetan Ohorezko Aipamena jaso zuen. Halaber, arte eta obra grafikoaren azoka ugaritan parte hartu du, hala nola Open Portfolio, Alma Gráfica eta Oviedoko Arte Profesionalaren Astean.

 

IZEN EMATEA

Gabonetan jai_2024

Xehetasunak

  • Data: 2024ko Abenduak 30
  • Ordua: 12:30 - 14:00
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.