Europa osoan zehar gazte sortzaileen garapen profesionala babesten duen AMPLIFY proiektuaren barruan, REACH proiektu aurrekariaren ondarea berrikustera gonbidatzen zaituztegu. Proiektuak, bereziki, kultura minorizatuetatik sortzen duten gazteen jardun artistiko eta kulturala sustatzen ditu. Bai AMPLIFY eta baita REACH ere, ErasmusPlusen programaren baitan daude.
Proiektu biek nazioarteko hainbat bazkideen arteko lankidetza sustatzen dute, izan ere, hurrengo elkarte, antolakuntza edo erakundek parte hartzen dute: Combustible (Frantzia), Clive Davis Institute of Recording Music (NY, AEB), Vectorealism (Italia), Atabal (EUS-Fr), Musika Bulegoa (EH), CandiD (Frantzia) eta LaZone (Belgika). Proiektuaren koordinatzaileen ustetan, herrialde eta kultura ezberdinetako ekimenen arteko hartu-emanek artearen eta kulturaren arloko enpresa-ikuspegiak birplanteatzeko balio dute.
2025eko urtarrilean, REACHeko bazkideek sinposio bat antolatu zuten Miarritzeko Atabal Aretoan eta hainbat nazionalitatetako artistak eta mentoreak bildu ziren, hala nola, estatubatuarrak, italiarrak, euskaldunak eta frantsesak. Aste batean zehar, artistek obra originalak sortu zituzten eta esperientzia kolektibo aparta partekatu zuten. Topaketek, bisita kulturalek, kontzertuek eta Europako arteen eta kulturaren etorkizunari buruzko eztabaidek markatu zuten astearen erritmoa.
Jean-Baptiste Blanc-ek (Nahita Films) egun haietan filmatutakoa editatu eta REACH 3. Partea sortu du. Pieza hau Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean (IAK) izango da urriaren 13an eta bertan izango dira egonaldi horretan parte hartu zuten mentore zein artistak, solasaldi labur eta ireki bat proposatuz, esperientzia horri buruz hausnartzeko eta AMPLIFYren etorkizunari buruz elkarrekin hitz egiteko, batez ere Euskal Herrian.
Web orria: https://amplify-project.xyz/
____________________
DOAN EDUKIERA BETE ARTE
____________________
