Deialdia
BATERA. Kultur proiektuak elkarrekin | Gasteizen zein Araban bizi, ikasi edo lan egiten duen 16-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako deialdia da eta gazteen artean euskaraz garatuko diren kultur proiektuei bultzada ematea du helburu. Edozein ideiak balioko du, euskarazko kultur sorkuntza elikatzeko izango bada: liburu edo disko bat argitaratu, jaialdi bat antolatu, App bat sortu, podcast bat martxan jarri, erakusketa bat egin, bideo-jolas bat garatu, euskarazko lelodun kamisetak egin, sare sozialetarako edukia sortu…
Ba al dago betidanik gauzatu nahi izan duzun proiekturik? Ze kultur proiektu egingo zenuke baliabideak izango bazenitu? Jasotako proposamenen artean epaimahaiak 2 proiektu aukeratuko ditu, eta horiei, Itsulapikoa.eus plataformarekin crowdfunding kanpaina bat eta haren komunikazioa antolatzen lagunduko diete. Behin crowdfunding egitasmoa martxan izanik, antolatzaileek 2.000 €ko ekarpena egingo diote proposamen bakoitzari eta gazteek crowdfunding kanpainan, gutxienez beste 1.000€ lortu beharko dituzte beraien kabuz. Deialdi honetan kultur proiektu bat garatzeko lortu den zenbatekorik handiena 10.000€ izan dira!
Sustatuko diren bi proiektuetatik, Laboral Kutxak Arabako proiektu bat lagunduko du, eta Vital Fundazioak Gasteizko proiektu bat lagunduko du. Gauekoak Programak eta Izaskun Arrue Kulturguneak jarraipen eta aholkularitza lanak egingo dituzte aukeratutako proiektuekin. Aurten deialdiaren 6. edizioa izango da, eta azken urteetan 11 kultur proiektu bideratu dira BATERA deialdiaren bitartez:
_______________
_______________