Kanthoria eta autotunea erakusketaren jarduera osagarria
ERAKUSKETA
Kanthoria eta autotunea erakusketaren baitan antolatutako bisita gidatua, Xabier Erkiziaren eskutik, eta musika performancea Aiairaldeako Iaiaia taldearekin.
19:00 Xabier Erkiziarekin bisita gidatua (izen ematea)
19:30 Iaiaia Irrintzi Performance (sarrera librea edukiera bete arte)
Kanthoria eta autotunea erakusketa. Musika Bulegoak bere hamargarren urteurrena ospatzen du euskaraz egindako musikaren jatorriari, sorrerei eta erronkei buruzko erakusketa ibiltari batekin.
Erakusketa honek XVII. mendetik gaur egunera arte Euskal musikaren panoramaren garapena markatu duten mugarri garrantzitsuenak errepasatzen ditu, gure kultur paisaia garaikidea definitzen duten testuinguru soziokulturalei arreta berezia eskainiz.