Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

EIDER RODRIGUEZ ETA VERDE PRATO. Irakurraldi musikatua. “Denak zuen artifizial itxura”

2025ko Martxoak 12 | 20:00 - 21:00

Eider Rodriguez | Eider Rodriguez idazlea Literaturan doktorea da,  editore eta gidoigile gisa lan egin du, eta gaur egun irakaslea da EHUn. Lau ipuin-liburu kaleratu ditu: Eta handik gutxira gaur, Haragia, Katu jendea eta Bihotz handiegia. Bere azken argitalpena Eraikuntzarako materiala eleberria da. Horrez gain, literatur kritika (Idazleen gorputzak, Itsasoa da bide bakarra), komikigintza (Santa Familia) eta itzulpena ere jorratu ditu.

Verde Prato | Ana Arsuaga  artista eta musikaria da. Musika taldeetan aritu zen, eta gaur egun, bakarkako “Verde Prato” proiektuarekin, nazioarteko jaialdietan jo izan du; besteak beste, Italia, Portugal, Emirato Arabeak edo Finlandia; eta baita estatu mailako jaialdi garrantzitsuenetan ere: Sónar, Primavera Sound,  edo BBK Live-n, esaterako.  Zineman edo telesailetan ere bere abestiak erabili izan dituzte.

_________________________

*Doan edukiera bete arte.

_________________________

 

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.