Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

EÑAUT ZUBIZARRETA AKA TRIGGER. DOODEM

2025ko Otsailak 7 | 20:30 - 22:00
IAK_agenda_doodem

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2025 ERABILI DAITEKE.

Eñaut Zubizarreta aka TRIGGER-ek, herri ezberdinetako folk musikak lantzen ditu DOODEM deitutako lan berri honetan. Euskal Herrian hasi eta Afrika hegoalderainoko bidaian zehar, txeloaren saiakera berri honetan, txistua eta danbolina entzungo dira hasiera baten, gero mbira edota kora bezalako instrumentu afrikarrei bidea emateko.

Baina bidaia musikalaz haratago, Moruk Senegaletik Europara eginiko bidea da DOODEM-en kontatzen dena, atzekoz aurrerako noranzkoan. Zerk eraman zuen Moru (beste milaka pertsona bezala) bere sorterria utzi eta bizi berri baten bila joatera? Bidaian zehar zertzuk pasa behar izan zituen Maliko desertuan, edota Mediterrano itsasoan? Noraino urratu dezakete pertsona baten gizatasuna mespretxuzko, errukizko begiradek?

Bidai guzti horretan zehar txeloak darama oinarri musikala, hankan txertatutako perkusio instrumentuak berebiziko garrantzia hartzen duelarik. Melodiak janzteko berriz, Iñigo Xalbador aritu izan da saxofoi baritonoan.

Baina ez da musika ikuskizun soil bat; dantza, narrazioa eta antzerkia ere uztartzen baitira ikuskizunean. Amaiur Luluagaren koreografiak unez-une gorpuzten dute musika, eta Oihana Iguaranek berridatzitako poesia narratiboak entzun eta ikusitakoari testuingurua txertatzen diote.

 

SARRERAK EROSI

*Sarrera salmenta jarduera hasi baino ordu batzuk lehenago itxiko da, sarrerak erosi nahi izanez gero aurrez aurreko salmenta egingo da kulturgunean ordubete lehenagotik (betiere, sarrera guztiak agortu ez badira).

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.