Kontzertua
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 ERABILI DAITEKE.
__
GARI| 30 urte bete dira Garik bakarkako ibilbideari ekin zionetik. Hertzainak taldearen garaiaren ostean, alderdi intimoagoa eta pertsonalagoa arakatu zuen Garik bere hasierako abestietan. Bere lehen diskoa lan ikaragarria da, nahiz eta, garai hartako gehiegikeriak zirela eta, ezin izan zuen zuzenean merezi bezala defendatu. Urte gorabeheratsuen ostean, garai egonkorra bizi du orain Garik, eta hori islatzen da bere musikan eta kontzertuen indarrean.
2026ean ibilbide hau sorpresa askorekin ospatzen jarraituko du Garik: abestiak berreskuratuz eta inoiz ez bezala gozatuz!
Oharrak: