Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

IGNACIO ALDECOA JAIALDIA | Sehaska-kanta (2025-1975)

Uxue Alberdi eta Eñaut Elorrieta

Martxoak 12 | 20:00

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

__

Aldecoa Jaialdia | Elkarlan honetan gure kulturgunean Sehaska-Kanta irakurrialdi musikatua izango dugu Uxue Alberdi eta Eñaut Elorrietaren eskutik. Jaialdi honen 3. Edizioa da

Uxue Alberdi | Idazlea eta bertsolaria. Kontakizun, eleberri, entsegu, literatura kronika eta haur literaturaren egilea da. Bi aldiz jaso du Euskadi Literatura Saria: Besarkadarengatik haur eta gazte literaturaren kategorian, eta Kontrako eztarritikengatik entseguaren kategorian. Jenisjoplin bere eleberriak 111 Akademia saria jaso zuen.  Hetero bere ipuin liburua Berria egunkariko irakurleek ondoen baloratutako liburua izan zen 2024an.

Eñaut Elorrieta | Abeslari eta kantagile gernikarra. Ken zazpi taldeko kantaria eta gidaria izan zen hamarkadetan. 2013an ekin zion bakarkako ibilibideari Deserriko kantak disko monografikoarekin.  2016an, Euskadiko Orkestrako Kaabestri soka bostkoteak  lagunduta, Harian proposamena aurkeztu zuen Euskal Herriko antzoki nagusietan .  2019an eman zuen Irteera Argiak disko sonatua, eta 2022an Fantasia, oraingoiz argitaratu duen azken lana. Une honetan bakarkako emanaldi bereziak eskeitzen ari da: “Ahots kordak”, Alos Quartet laukotearekin batera; eta Ateosteko bira, bakarka Euskal Herriko eliza, baseliza eta ermitetan.

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.
  • Eserlekuak betetzean, gainerako ikusleek kontzertua zutik gozatu ahal izango dute.

Doako ekitaldia

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.