*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2025 EZIN DA ERABILI.
__
Komedialdia jaialdiarekin elkarlanean
Zer arraio da Debestof. Errusiar mago bat? Yogurt marka bat? Ikeako koltxoia? Ez, ez, debestof da… justo horixe! The best of Ituiño! Ikuskizun nahaste borraste bat, magia eta umorea etengabe nahasten dituena, bere ibilbide magiko oparoan arrakasta gehien izan diten numeroen bilkura!Ea behingoz ondo ateratzen zaizkion…_
Imanol Ituino | Imanolek berak bere burua aurkezten digu: ‘Imanol Ituiño naiz, Bilbotik nator eta magoa naiz. Txikia naiz, geroz eta ile gutxiago daukat, miopea naiz eta magiak, magoen iruzurrak eta ilusionismoaren istorioak txoratzen naute.’
_______________
_______________