Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

ITXIERA EKITALDIA | SAGARDO DASTAKETA

Arabako sagardo ekoizleen eskutik

ERAKUSKETA

Apirilak 30 | 19:00

A LA YUKLAK, GOLPIAN BAT erakusketaren itxiera bezala, Arabako ekoizleek ekarritako sagardoak dastatu eta musikarekin gozatu ahal izango dugu.

A LA YUKLAK, GOLPIAN BAT Erakusketa | Erakusketa honek, sagardoaren eta sagardotegien inguruko aisialdiaren bilakaera aztertzen du, azken 200 urteetan zehar. Sagardoetxea Museoak antolatuta, erakusketak XIX. mendearen amaierako sagardotegietako giroa eta ohiturak ezagutarazten ditu, garai hartan aisialdirako eta gizarte topaketetarako gune garrantzitsuak baitziren. Bertan, boloak, toka edo bertsolaritza bezalako jarduerek giro berezia sortzen zuten, eta “A la yuklak, golpian bat” bezalako esamoldeek sagardoa edateko moduak eta ohiturak islatzen zituzten.

Erakusketak, halaber, txotx errituaren jatorria eta bilakaera azaltzen du, gaur egun sagardotegietako esperientziaren elementu nagusietako bat bihurtu dena. Bi garai nagusitan banatutako edukien bidez, bisitariak sagardoaren ekoizpenaren eta kontsumoaren aldaketak ezagutzen ditu: batetik, XIX. mendetik XX. mendearen erdialdera arteko garapena; eta bestetik, frankismo garaiko krisitik gaur egungo berrikuntza eta suspertzera artekoa. Azken finean, sagardoaren kulturaren garrantzia eta haren egokitzeko gaitasuna azpimarratzen ditu.

Xehetasunak

  • Data: Apirilak 30
  • Ordua: 19:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.