*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2025 ERABILI DAITEKE.
Karkarkar: Probalekua. Euskara hutsean egindako umorezko bakarrizketa saioa | Probalekua euskarazko umorezko bakarrizketen saioa da, non parte-hartzaileek hamar minutuko testuak aurkezteko aukera izango duten. Urtarrilaren 31an egingo den IAKko lehen standup saio honetan Danel Galdaera, Jone Bengoa, Lander Varona, Leo Bueriberi eta Eñaut Zuazok hartuko dute parte, saioaren gidaria Asier K. izanik. Karkarkar euskara hutsean egiten den lehenengo mikrofono irekia da, eta komediagileen, ikus-entzuleen eta komedia zaleen topagunea izatea da bere helburu nagusia. Hiru Damatxoren eskutik sortutako ekimen honek Donostiako DOKA antzokian eman zituen lehenengo pausuak eta 2025ean Arabako ikusleen umore-sena neurtzera dator Gasteizera.
*Sarrera salmenta jarduera hasi baino ordu batzuk lehenago itxiko da, sarrerak erosi nahi izanez gero aurrez aurreko salmenta egingo da kulturgunean ordubete lehenagotik (betiere, sarrera guztiak agortu ez badira).
* Hasiera batean jarduera hau beste data batean aurreikusita zegoen (Otsailaren 14an), baina dataz aldatu behar izan da, Urtarrilaren 31ra.
