*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2025 ERABILI DAITEKE.
__
Leo Bueriberi, Lander Varona eta Eñaut Zuazo + bi gonbidatu berezi
KATAKUNBA. Umorezko bakarrizketak | KarKarKar probalekuak aurrera pausu bat eman du eta Katakunba jaio da: IAKeko hiruhilabeteroko umore show berria. Katakunba %100ean gurea da: 0km-ko komedia, hiru gasteiztar petoren (Leo Bueriberi, Lander Varona eta Eñaut Zuazo) eta bi gonbidatu bereziren eskutik. Gasteiztar sena, Arabako talentua eta euskara hutsezko bakarrizketak uztartzen dituen lurrazpiko bidai batera gonbidatzen zaituztegu. Zatoz Katakunbara eta erosi zure sarrera lehenbailehen; Euskal umore olatu berriarekin barrez lehertzeko prest?
Oharrak: