Korrika Kulturalaren programazioaren barruan
DJ Malandro | Gasteizko DJ, irakasle eta kultur eragilea da. Musikan eta jai giroan egindako lanagatik ezaguna da, batez ere hiriko ekitaldi eta festetan. Lanbidez irakaslea da, eta aldi berean Gasteizko jaietako figura ikonikoa den Zeledonen papera ere betetzen du. Horrez gain, Ttek Elektrotxaranga taldearengatik ezaguna da ere, kaleak musikaz eta energiaz betetzen zituen proiektu berritzailean parte hartuz. Bere jardueraren bidez, musika, hezkuntza eta herri kultura uztartzen ditu. Dj bezala estilo dantzagarri ezberdinak nahasten dituen arren, ildo komun bat dute bere pintxadek; beti parranda egiteko aproposak direla.
DJ EROMENA | Gasteiztik, EROMENA hip hop, dancehall, afro beats, amapiano, afro trap, elektronika, funk carioca, afro pop, r & b kuduro… aukeraketa leherkor batekin dator. @juju.collective kolektiboko kide gisa, bere helburua argia da: dantza eta afrofusioa protagonista izango dituen giro bizia sortzea. Baxu indartsuekin, perkusio biziarekin eta erritmo hipnotikoekin, zure saioak etengabe mugiarazteko diseinatuta daude.
Doako ekitaldia