*JARDUERA HONETAN IAKko KULTURA BONUA 2026 ERABILI DAITEKE
__
PLEIBAK. Bertso saio literarioa | Miren Amurizaren nobelaren pasarte hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko ditugu; testuetan oinarritutako gaiekin batzuk, aktualitateari lotuago egon daitezkeenekin beste batzuk. “Mice” Miren Narbaizaren musikaren laguntzaz, Onintza Enbeita eta Alaia Martin ariko dira kantuan
Sinopsia | Nerabe paisaia rural-poligonero bat, institutuko korridore atenporalak, Morora busean jaistea eta belodromora motorrean igotzea, Hemendik At, Chenoa, Su Ta, lokaleko maromoak eta txosnetako goi-gerlariak, Largo eta Beda Agarreko sukaldean, erantzun gabeko perdidak, behor hezurrak, istripu bat.
Umezaroa elkarren itzalean zabuka igaro ostean, gaur da eguna Jonek eta Pollyk kalean gurutzatu eta batak bestea ignoratzen dutena. Ezer gertatu ez zenean gertatu zen guztia jasotzen du nobelak, partekatua izan zen bide baten adarkatzea. Sasoi baten erretratua da kontakizun hau, belaunaldi bat ordezkatzen duten erreferentzia ugarirekin eraikia.
___________________
___________________