Gontzal Uribe
Antzerkia
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 ERABILI DAITEKE.
__
14 urtetik gorakoentzat
__
PROSPEKTUS VITAE. Gontzal Uribe. | Errealitatea zatituta dago. Zatiak sakabanatuta daude. Ulertzea eraikitzea da. Prospectus Vitae puzzle bat da. Oraindik bizirik dagoen animali baten autopsia publikoa.
Piezak: beldurrak, ametsak, bizipen erridikuluak eta garrantzitsuenak.
Freddie Mercury, Friedrick Nietzsche eta nire izeko Meri.
Buruko min existentzial, zein neke sozio-politikoaren tratamendu laburretan erabiltzeko aholkatuta dago; bai eta asperduraren asperduraz egunerokotasuna astindu behar baduzu ere. Prospectus Vitae medikamentu hipnotikoa da, arte eszeniko deiturikoen multzokoa. | 40 min.
Gontzal Uribe | Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatu ondoren, arte eszenikoetan formakuntza anitza jaso duen sortzailea da, Pablo Ibarluzearen Nazioarteko Eskolan, Barakaldoko Antzerki Ikastegian eta Baratzako Laborategi Eszenikoan, besteak beste, eta hainbat formatzailerekin osatu du bere prestakuntza. Gasteizko Tranpola konpainiako kide izan da, non hainbat lan sortu eta antzeztu dituen, hala nola “Veronica, ella y yo”, “Azken Antzoki Dantza” eta “Prospectus Vitae”. Parasite kolektiboarekin hainbat piezatan parte hartu du, eta 2022an Les Bobé-Bobé konpaniarekin “Udaberri Azidoa” sortu zuen.
Oharrak: