Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

TAULARA. Mikroantzerki lehiaketa

2024ko Irailak 2 - 2024ko Irailak 30

Mikroantzerki lehiaketa

Taulara helburu nagusien artean euskarazko kultura sormena suspertzea dago. Antzezlanak ekoizten lagundu nahi da, baita Izaskun Arrue Kulturgunearen programazioaren barruan hautatutako proiektuen emanaldiak antolatu. Hala, trebakuntzaz eta hedapenaz haratago, tartean diren sorkuntza eta ekoizpen atalak ere jorratu nahi dira ekimen honen bitartez, eta horrela kultur katea bere osotasunean burutu. Deialdia Euskal Herri osoko antzerki munduko sortzaileei, aktoreei eta taldeei zuzenduta dago. Aurkezteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Lehiaketak bi kategoria izango ditu. Batetik, jatorrizko gidoi onena sarituko da eta bigarrenik, aldiz, jatorrizkoak ez diren, eta 2022tik hona sortutako gainerako gidoiak hartuko dira kontuan. Lehiaketan guztira 3.500 € banatuko dira hiru sari ezberdinetan. Epaimahaiak, lehenengo kategorian, jatorrizko lan onenari 1.500 €ko saria, 750 €ko beste bi sari banatuko dira, bigarren kategorian eta publikoaren sariak 500 € hartuko ditu.

Oinarriak HEMEN

Izen ematea HEMEN

Xehetasunak

  • Hasiera: 2024ko Irailak 2
  • Amaiera: 2024ko Irailak 30
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.