ZINEMA
LABURBIRA 2026| Euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariaren XXIII. edizioa da hau. TAUPA eta GEU elkartekin batera antolatutako film laburrak eskeiniko ditugu gurean.
Zazpi autore ezberdinek eskeinitako lan ezberdinak ikusiko ditugu:
Aitor Gametxo Zabalaren Geratzen den hori • Ainhoa Urgoitiaren Orain zer? • Amaia San Sebastian Larzabalen Olentzerori eskatu nion • June Asua Olabarriaren Fishy • Elixabet Nuñezen A-Maniki • Ekaitz Bertizen Erreka zoko hortan • Ane Cuestaren Hotzikara
LABURBIRA | | Film laburren zirkuitu ibiltaria da Laburbira eta, urtez urte, euskaraz sortu eta ekoitzitako lanen bilduma eskaintzen die herritarrei.Bi helburu nagusi erdiesteko sortu zen Laburbira: euskal zinemagintza hauspotzea, batetik, zinemagileei beraien filmak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik.
Oharrak: