Skip to main content

Izaskun Arrue Kulturguneak BAGARE deialdia martxan jarri du, 4.000 €-ko ikerketa-beka deialdia, Araban euskara normalizatzeko eta biziberritzeko kultura-estrategia berritzaileak sortzen dituzten proiektuak bultzatzeko asmoz. Ekimena, Euskal Herrian bizi, lan egin edo ikasten duten guztiei zuzenduta dago eta, ikerketatik abiatuz, lurraldean euskal kulturaren etorkizuna indartzen lagunduko duten proposamenak bilatzen ditu.

Arabako euskararen biziberritzearen egoera zehatza eta haren berezkotasunak abiapuntu hartuta, BAGARE deialdiak euskararen eta euskal kulturaren arloetan ikerketa egiteko helburuari heltzen dio,
ikerketatik abiatuta hurrengo urteetan aplika daitezkeen sustapen-estrategiak, metodologia praktikoak, programak edo ikuspegi berritzaileak sortzeko asmoz.

Deialdia euskararen eta euskal kulturaren esparruekin lotura duten ikertzaileei zuzenduta dago, Araban hizkuntza eta kultura biziberritzeko prozesuan aurrera egiteko ezagutza eta tresna erabilgarriak sortzeko helburuarekin.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2025eko azaroaren 3ra arte egongo da zabalik. Irabazleek sei hilabete izango dituzte ikerketa garatzeko.

Izen-emateak honako inprimakiaren bidez egin behar dira: Izen-emateko inprimakia.

Oinarriak eta informazio zehatza eskuragarri daude webgunean: iak.eus

Deialdi honetaz gain, Izaskun Arrue Kulturguneak programazio indartsuz beteriko udazkena prestatu du, Ekiza (irailaren 26an), Anari (urriaren 3an), Mursego (urriaren 16an) eta Kokein (azaroaren 8an) bezalako kontzertuekin, besteak beste. Udazkeneko programazio osoa hemen kontsulta daiteke: iak.eus/agenda

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.